Txiki izatearen abantaila handia

Sarrera hau eli-pombo-(e)k idatzi du / Ekaina 15, 2009
Atala: Hedabideak
www.elperiodicodemexico.com

www.elperiodicodemexico.com webgunetik hartua

Hedabideen etorkizuna hizpide da mahai-inguru, jardunaldi eta hitzaldi askotan, ekonomia krisiari eta paperaren jaitsierari lotuta. Nolakoa izan behar du hemendik 4-5 edo 10 urtetara bizirik egongo den hedabideak?

Telebista, multimedia eta sare sozialak landu beharra aipatzen da han eta hemen. Horixe bera izan zen besteak beste, Vicent PartalĀ  (Vilaweb) eta Juan Varela kazetariek Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatutako Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldian esan zutena.

Etorkizunean erredakzioak txikiagoak izango omen dira eta enpresek lortuko dituzten irabaziak gaur egungoak baino txikiagoak. Horixe aipatu jardunaldian entzun nuen. Baina zer gertatzen da berez txikiak garen erredakzioekin?

Segur aski handiari txiki izaten ohitzea kosta egingo zaio, ohituak gaudenontzat aldiz, besteekiko abantaila izan dezakegu, baliabide gutxirekin gauza asko egiten ikasiak baikara eta horretan euskarazko mediook badugu zeresanik.

Hala ere gure helburua txiki izanik ere, handien pare egotea izan behar du, lanen kalitate eta profesionaltasunari dagokionez. Internetek horretan laguntzen digu (tresnak eskueran ditugu, ereduak ere bai…).

ARGIAren kasuan gaur gaurkoz argi dago paperak Interneti heldu beharko diola, baita alderantziz ere, etorkizunean ere erreferentzialtasuna paperean egongo baita (ni behintzat Partalek esandako honekin ados nago).

Zeruko ARGIAtik ARGIAraino 90 urte bete ditugu, zergatik ez beste hainbeste bete? Txikiak izaten badakigu.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Aurreko sarrera: