Iratxe Esnaola: “Eus domeinua abantailaz josita etorriko da”
Atzo goizean aurkeztu zen PuntuEus elkartea Euskaltzaindiko egoitzan. Iluntzean berriz, Durangoko Plateruenan jaialdia egin zuten. PuntuEus elkartea apirilaren 2an eratu zen, euskararen eta euskal kulturaren arloko hainbat talde elkartuta eta .eus domeinua eskuratzea du helburu, “euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri” bilakatu dadin. Iratxe Esnaola PuntuEus elkarteko kidea da. Berarekin hitz egin dugu Plateruenako [...]



