Patxi Gaztelumendi: “Alfabetatze digitala behar du herri honek, euskalduntze alfabetatzearen fasea amaituta”

Larrabetzu.org ekimeneko partaideak lehen Barcamp euskalduna ari dira antolatzen, Interneten eta euskaraz lan egiten dutenen artean esperientziak elkartrukatzeko. Ekainaren 7an (eta agian 8an ere bai) izango da, printzipioz Larrabetzuko Gaztetxean. Barcamp bat hainbat jenderen arteko elkargunea da. Ekitaldi irekiak dira eta kolektiboki antolatzen dira. Horrek esan nahi du edukiak parte hartzaileek beraiek prestatzen dituztela. Patxi [...]

Internet adimendunago eta erabilerrazago baten bidean

Denbora asko daramagu entzuten Web SEMANTIKOA (letra larriz) edo web 3.0 etorkizuna dela. Internet adimendunagoa izango dela, gaur egun pentsaezinak diren bilaketak eta ekintzak egin ahal izango direla… Eta egia esan jada badira horren zenbait adibide. Letra larriz idatzitako web SEMANTIKOra iristeko ordea, letra xehez idatzitako web semantikoa edo web 2.5 delakoa da tarteko urratsa. [...]

Bilbo euskaldunaren XX. mendeko historia bildu dute Zuberogoitia anaiek ‘Bertan Bilbo’ liburuan

Bizkaiko hiriburuaren inguruan hamaika estereotipo eginak ditugu eta beronen historia ezin da ulertu Unamuno, Bilbo liberala, Los cinco Bilbainos edo El Sitio elkartea aipatu gabe. Baina Bilbo hori baino zerbait gehiago da. Hain zuzen ere, joan den mendean hainbat euskal mugimendu eman zen hiriburuan: 1957an Euskal Herriko lehen ikastolak bere ateak zabaldu zituen Bilboko San [...]