Software librearekin negozioa egin al daiteke?

Software librea ez dela beren etxeetan musutruk lanean ari diren batzuek egiten duten zerbait erakutsi ziguten atzo Software libreko negozio-eredua jardunaldietan –Miramongo Parke Teknologikoan– parte hartu zuten lau hizlariek: Daniel Armendariz (Ikusnet), Eneko Astigarraga (Codesyntax), David Olmos (Zylk) eta Iker Sagasti (Irontec). Software librearekin lan eginez negozioa egin daiteke eta Euskal Herrian ere badira horretan [...]

Manifestazioa, martxa, bidaiak eta gezurrak

Gaurkoan ARGIAko erredakzio mahaira iritsi diren zenbait albiste hari batez lotzea da kazetari honen asmoa. Armiarmaren ibilerak espazio desberdinak josten dituen gisa lotu nahi dut informazioa. Pausoz pauso, hori baita gaur aukeratutako albiste guztien oinarrian eta armiarma sare honen abiapuntuan dagoena. Pausoak emango dituzte datorren apirilaren 20an Aldaketa klimatikoari aurre egiteko: CO2 gutxiago. Energia, garraio [...]

Zulo beltza Zientzian

Zulo beltz batek Lurra irentsi al dezake? Baietz uste dute Walter L. Wagner eta Luis Sancho zientzialariek. Errua LHC (ingelesez Large Hadron Collider) deritzon CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluaren proiektu zientifiko batek omen du. Proiektuaren helburua masa nola sortzen den ezagutzea da edo beste modu batera esanda, unibertsoaren sorrerari buruz argibide gehiago lortzea. Baina badirudi [...]