Xora, bitxia, diferentea

Xora filma bitxia da, diferentea, baina ez zuberotarrek egina delako. Izanik ere, narratzen duen istorioa Zuberoan agitzen da, baina Zuberoa ez da baitezpadakoa. Filma unibertsala da, hitz laburretan errana. Areago, jendeen ametsak presente dira, baina ametsa ez da amerikarra, ez da hollywoodar ametsean murgiltzen hartara. Are, protagonistak –batak zein besteak– jainkoak sortu ditu eta beste [...]

Benetan?

Martha Marcy May Marlene Benetan? Olsen bixki gatzgabe horien ahizpa gaztea da filmeko protagonista? Bada, argi dago familia horretan talentua nork duen. Elizabeth Olsenek ederki antzeztu du sekta batetik alde egin duen neskaren oinazea, nahasmena, pixkanaka paranoia bihurtuko dena. Eta ederki antzeztu du sekta barruan bizi dituen hasierako lilura, ondorengo beldurra. Flashback bidez tartekatzen dira [...]

Ezina ikusaraziz egina

Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen Gazta zati bat dokumentala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ingurune egokia inondik ere. Gizabanakook erabakitzeko dugun eskubidearen gainean mamitzen da filma eta, gaiaz zein filmaz mintzatzeko parada izan genuen bertaratuok. Filmaren estetikaz zenbait hitz, lehenik: dokumentala xaloa da, egileek modu naturalean sortu zen ideia bati jarraikiz eginda. Hartara, filma ez [...]

Don Vito eta akolitoak

Martxoaren 15ean 40 urte egin zituen Francis Ford Coppolaren The Godfather apartak, aitzakia ezin hobea mafia italoamerikarra –botere borroka, ustelkeria, familia, mendekua, negozioa– gai duen filma berrikusteko. Azken finean, ezaguna zaigu istorioa: pelikula irekitzen duen ezkontzaren eszena luze eta gogoangarrian nola, ospakizun alaian eman ditugu egunak, eta alboko gela ilunean, don Vito eta akolitoak aritu [...]

Lagun ez hain minak

“Noizbait Euskal Herrira bazoaz, aterpea duzu nire etxean”, esango dio Ekaitzek oporretako bidaia batean ezagutu berri duen Roman kolonbiarrari. Itsumustuan eta asko pentsatu gabe esaten diren esamolde horietakoa da, baina batzuek hitzez hitz sinesten dituzte halakoak, edo sinetsi egin nahi dituzte. Azken finean, gure behar eta nahietara egokitu ohi dugu errealitatea, eta bakarrik dagoenak laguna [...]

Leilaren iturri begiak

La source des femmes / Emakumeen iturbegia. 2011. Zuzendaria: Radu Mihaileanu. Aktoreak: Leïla Bekhti, Hafsia Herzi, Biyouna, Sabrina Ouazani, Saleh Bakri. Hiam Abbass. Generoa: Komedia dramatikoa. La source des femmes filma komedia dramatikoa da. Radu Mihaileanu, bere zuzendaria, Bukaresten jaio zen 1958an. 1980an, Nicolae Ceausescu-ren Errumaniatik ihes egin zuen Israelera, aitaren sorlekura, errefuxiatzeko. Alta, bada, [...]

‘The Artist’, irribarre mutua

Ezustekoa eman du aurten, sariz sari dabil eta dagoeneko eskalada geldiezina hasia du Oscarren bidean. Donostiako Zinemaldian ere, Publikoaren Saria irabazi zuen, gauza ederra lortu baitu The Artist filmak: kritikak goraipatzea eta ikusleek maitatzea. 1927an dago kokatua, zinema mutuaren azkenetan, eta ahosdun zeluloidera egokitzen jakin ez duen aktorearen gainbehera du ardatz, sasoi batean izandako ospearen [...]

Federico Fellini eta Sara

  Ilusioen zirkua erakusketa Ion Olano Carlos kazetariak iragarri zigun, eta ondo baino hobeto azaldu, Argiako 2.295 zenbakian (2011ko urriaren 23a). Horregatik menturatu berri gara berau ikustera. Horregatik, eta Federico Fellini zinegilearen eta ilusionistaren obra hagitz erakargarria delako. Emazteak eta biok, eta seme-alabak hurbildu gara San Telmora. Lehen aburua –atsegina– museoak berak eman digu, berau [...]

Bi anai: (Nire) Denboratik at

Hogei urte luze joan dira Bernardo Atxagaren Bi anai ipuina irakurri nuenetik. Beranduago  irakurri nuen Obabakoak. Obabako Daniel eta Paulo bizilagun petoekin gogoratu nintzen orduan. Bi anai ez dago Obabakoaken. Aspaldiko kontuak dira niretzat, eta orain Bi anai filma ikusi dudanean, egia erran, ez ditut horiek gogoan. “Filmak liburutik ahalik eta gehien aldenduz eta, era [...]

Antxon Ezeiza, ahobilorik gabeko gizona

Antxon Ezeiza (Donostia, 1935) zendu da. Duela aste pare bat deitu nion telefonoz, osasunaz galdetzeko. Bi ebakuntzaren ostean, sendatze bidea gogorra egiten ari zitzaion, baina beti bezain sakon eta ozen mantentzen zuen ahotsa. Itzulingururik gabe mintzatzen zen, zuzen. Horregatik, iaz ezagutu nuenean ahobilorik gabe hitz egin zidan euskal zinemaz: hainbat zinemagile biltzen dituen Zeluloidezko begiradak [...]