Zientziaren independentzia

Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera.

Espazioari hautsa kentzen hasteko garaia da

Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. [...]

‘Escépticos’ saioa eta transgenikoen gaineko bertsio ofiziala

ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan  nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]

Erlerik gabe… zer?

EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da [...]

Gagarin eta Armstrong baino zenbat urrunago iritsi gaitezke?

  50 urte Iuri Gagarinek espaziora bidaia egin zuela, 42 Ilargira iritsi ginela… Eta hortik aurrera zer? Ikus dezakegun unibertsoaren tamaina kontuan hartuta, esan daiteke Gagarinek etxeko atea ireki eta oin-punta atera besterik ez zuela egin, eta hori oso eskuzabalak izanda. Ilargira iristea, agian, oin osoa ateratzearekin konpara genezake. Benetan izango gara gai, noizbait, etxetik [...]

Elektrodoak jarri dizkidate buruan

Hitz eman nuen hizkuntzen neurozientzia kognitiboan diharduen BCBL ikerketa zentrotik akuri izateko berriz deituko balidate esperientzia kontatuko nuela hemen. Bada, atzo eta herenegun (otsailak 2 eta 3) Donostiako BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan elektrodoak jarri zizkidaten nire burmuinaren bulkadak harrapatzeko.

Artizarraren atmosfera eta klima aldaketa

1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat.

Twitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza

Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek  1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da.

Ai, Jaungoikoa!

Blog honetan egin nuen azken agerpenetik zor bat neukan kitatzeke, bai behintzat nire buruarekin. Orduko alferkeriagatik esan ez nuena orain esatera nator, eta hau da: zein harik elkartzen ditu Stephen Hawking, Jose Ignacio Munilla eta egitura xehearen konstantea (alfa, lagunartean)?

Euskal komunitatea Interneten indartzeko zenbait irizpide

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Euskal edukiak eremu globalean jardunaldietan hartu ditudan oharrak dira ondorengo lerroetan topatuko dituzunak. Vicent Partal, vilaweb.cat agerkari digitaleko sortzaile eta zuzendariak eman duen hitzaldikoak dira denak. Ez da lehen aldiz pertsonaia inspiragarri hau gure artean duguna, besteak beste, ARGIAk antolatutako hitzaldi batean izan zen kataluniarrek .cat nola lortu zuten azaltzen. Euskaldunoi [...]