Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen Gazta zati bat dokumentala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ingurune egokia inondik ere. Gizabanakook erabakitzeko dugun eskubidearen gainean mamitzen da filma eta, gaiaz zein filmaz mintzatzeko parada izan genuen bertaratuok. Filmaren estetikaz zenbait hitz, lehenik: dokumentala xaloa da, egileek modu naturalean sortu zen ideia bati jarraikiz eginda. Hartara, filma ez [...]
Atala:
Politika,
Zinema
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Apirila 27, 2012
Comments Off
Inkestek iragarritako hautagaien emaitzak bete dira, gutxi gorabehera. Parte-hartzearen ehunekoan huts egin dute, ordea. Herritarren %80ak bozkatu du, espero baino ehuneko hamar gehiagok. Sarkozyren bataila piskologikopean jokatuko da bigarren itzulia. Bozen estimazioak ezagutu zirenean (igandeko 20:00etan) Hollandek (%28,60 lortu du) bi puntu eta erdi ateratzen zion Sarkozyri; (%27,10 lortu du). Azkenean, hautagai sozialistak presidente [...]
Atala:
Politika
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Apirila 24, 2012
Comments Off
Autopsiak esan du gomazko pilota batek eragin duela Iñigo Cabacasen heriotza. Hau da, Ertzaintzak jaurtitako pilota batek. Zehatzago, ertzain batek. Eta pilota bota zuenak, seguruenik badaki bera dela Cabacas hil zuena, hiltzailea. Ez du gozoa izan behar, behintzat ez badu pentsatzen aginduak besterik ez zituela jaso, edo hori irakatsi diotela, edo bere lana besterik ez [...]
Atala:
Politika
Sarrera hauxabier-letona-(e)k idatzi du Apirila 11, 2012
Comments Off
Aste honetako ARGIAri azal esanguratsua eman diogu. 1964an Gernikan egindako Aberri Egun historikoaren irudi ezaguna da. Mutil bat ageri da, Juntetxeko haritzaren aurrean, txapela kenduta eta burua makurtuta. Euskal erresistentziaren suspertzea irudikatzen du, eta Frankismoaren kontrako borrokaren irudikari grafikoan leku garrantzitsua dauka. Gure azalean kolorea eman diogu argazkiari, nolabait gaur egunera ekartzeko. Argazkia baina, Caracaseko [...]
Atala:
Historia,
Politika
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Apirila 10, 2012
Comments Off
Lan eskerga –eta eskergarria– egin du Pello Zubiriak otsaileko Larrun (162.) pentsamendu aldizkaria osatzeko. Emaitza ikusirik, “Prefosta, Johañe Pitrau laboraria süjeta izaki, ezinbertzean” pentsatu dute hirurogei eta laurogei urte arteko laborari zuberotarrek. Zuberotarrek eta Iparraldeko laborariek orobat, baita, oro har, hauen etxeko segida hartu zuten seme-alabek ere.
Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen.
Atala:
Historia,
Politika
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Urtarrila 19, 2012
Comments Off
Larunbat arratsa zen. Telefonoak jo zuen: “Txillardegi hil da”. Gaur Egun albistegia, ETBn: “Hiru ETAkide atxilotu dituzte Frantzian”. Biharamunean, igandean, Elkartasun Eguna izan zen Larresoro herrian, preso eta iheslarien aldeko urteroko ekitaldia. 1958an ETAren sorreran parte hartu zuen Txillardegik. Larresoro izengoitia ere erabili zuen. 1929ko irailaren 27an jaio zen, eta 1975z geroztik Gudarien Egunean betetzen [...]
Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera [...]
Atala:
Politika
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Urtarrila 11, 2012
Comments Off
Presoen aldeko Bilboko manifestazioa burutu zen iragan larunbatean. Ekitaldiaren aurretik, joan den astean, hari buruzko informazioa ekarri genuen Argian. Bi zatitan, Termometroko Bero-Beroan, Maltzagatik sailean, Xabier Letonak idatzia. Eta orobat, Euskal preso eta iheslari politikoak izenburuko erreportajea. Neronek idatzia. Erreportajetik kanpo geratu ziren hainbat lerro ekarri ditut nire blogera. Hitz horiek kanpo geratu ziren, eta [...]
Atala:
Politika
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Urtarrila 9, 2012
Comments Off
Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk [...]
Atala:
Politika
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Abendua 12, 2011
Comments Off