Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, [...]
Atala:
Natura,
Osasuna
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Urtarrila 26, 2012
Comments Off
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen [...]
Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla.
Atala:
Osasuna
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Azaroa 28, 2011
Comments Off
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]
Kopagoa bezalako neurri desatsegina ez du inongo politikaririk ahotan hartu nahi, baina krisiaren aitzakian sona hartzen ari da azkenaldian: Italian 25 euro ordaindu beharko ditu herritarrak Larrialdietara doan bakoitzean, eta beste 10 euro mediku espezialistaren beharra izanez gero. Kataluniak osasun zerbitzuen erabileraren araberako tasa kobratzea proposatuko du gaur, Espainiako Estatuko Osasun kontseilarien bileran. Iritsiko al [...]
Atala:
Osasuna
Sarrera haumikel-garcia-(e)k idatzi du Uztaila 21, 2011
Comments Off
Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu [...]
Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. [...]
Aro moderno eta librea omen da gurea. Espainiako Estatuko (horrela izendatzea demodé ote dago, naski) demokrazia aroren hasiera gogoratu zait negu hasiera honetan. Trantsizioa delakoa gainditua zen jada, Tejerazoa iragana zen alegia. Ordurako demokrazia Isidorok sendotuta zegoen, edo bermatzen hasia bederen.
Azaroaren 29a: Zea Mays entzuten noa Gasteizera bidean, Eusko Legebiltzarrera noa, PSEko Jose Antonio Pastor elkarrizketatzera. 11:00ak. San Juan Egoitzako (Zumaia) Iker erizainak deitu dit “Ama Donostiako Ospitalera eramango dute laster, gaizki dago-eta”. 15:30ak. Bertan nago bueltan. 22:00ak. Ama ospitaleratu dute. Diagnostikoa: “Tiene una infección, pero no me atrevo a ponerle un adjetivo” esan dit [...]
Atala:
Osasuna
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Abendua 8, 2010
Comments Off
Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz [...]