Merkurioa zure platerean

Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, [...]

Des-zibilizatzen

Ondarraitzera jaitsi naiz ilunabarrean, herriko hondartzara; 18:00ak irian. Jai eguna da Bidasoaz goi alde honetan, baita Frantzia osoan ere noski, Armistice de 1918 kari. I. Mundu Gerra gogoan. Zenbat jende ohartu da Bidasoaz bestaldean, gure Iparraldean “jai” eguna dela? Espainiako Gorteetarako hauteskundeak tarteko izanda, inor gutxi. Usaian baino are gutxiago. Hendaiako Itsas Bulebarra obretan dago, [...]

Plastikozko poltsak, beste ikuspuntu bat

Plastikoari buruzko erreportajea kaleratu berri dugu ARGIAn. Aipatu dugu, nola ez, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen auzia, nahi bezain sakon jorratu ez badugu ere. Ustez nahikoa kontsentsu biltzen duen gaia da, maila teorikoan behintzat. Esan nahi dut, itxuraz ia mundu guztia dagoela ados, plastikozko poltsa horientzat alternatiba bilatu behar dela; desadostasuna metodoetan dago, eta erritmoetan. Batzuek [...]

CO2-zko errezela

  ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]

Erlerik gabe… zer?

EHNE-Bizkaiak argitaratzen duen Baserri Bizia egunkari digitalaren bitartez iritsi zait informazioa. Europar Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak erleen osasuna babesteko neurriak hartzea onartu du. Eztia egiten duten erleen osasuna, zehatzago esateko. Beste batzuek, berbarako Espainiako COAGek (Laborari eta Abeltzain Elkarteen Koordinakundeak), gehiago nahi lukete: lanean dabiltza UNESCOk gizateriaren ondare izendatu ditzan erleak eta erlezaintza. Ez da [...]

Hendaia

“Hendaiako auzapezarekin solastatu naiz” edo “alkatea elkarrizketatu dut”. Zeregin bera azaltzeko bi adierazpide kazetaritzan.

Hilen egunean

Hilak Argia-n, alegia. Iritziaren leihoa sailaren arduraduna izaki, lagun –eta kolaboratzaile– askorekin harremana “landu” dut azken urteotan. Gaur, Hilen egunean, joandako kolaboratzaile eta lagun horiek ditut gogoan.

Ehizakia berun erara

Orain dela urte biko ildo beretik, espainiar CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) ikerlariek ohartarazi dute ehizarako erabiltzen diren berunezko munizioak ondorio kaltegarriak ekar diezazkiekeela animalia askori, gizakia barne. (Oharra: CSICen euskarazko bertsiora ipini dut lotura, baina %98 gaztelaniaz dago). Jakina da berunezko munizio batek, eta berunezkoa ez denak ere bai, arma batetik jaurtia izan eta [...]

Anbotoko “Infernuko Zubiko” arrokak zartatuko dituzte

“Infernuko Zubia” Anboto eta Alluitz mendien artean dago. Pasabide arriskutsu samarra da, alboetan 300 metroko bi amildegi dituena. Azken hamar urteetan, hamar bat lagun hil dira pasabide horretan eta Anbotoraino garamatzan ohiko bidean. Pasa den apirilean 58 urteko mendizalea zendu zen Infernuko Zubian, eta heriotza hark bultzatuta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mendizale Federazioak erabaki bitxia [...]

La rentrée

Iraila, ira, iratze edo garoaren hilabetea, buruila ere deitua. Haritz-iratze. Iratze ar. Iratze arrunt. Iratze eme. San Joan iratze. Orrazi-iratze. Sorgin-iratze… Horra iratze sorta! Iraila idatzi eta erranairu berriak heldu zaizkit gogora: “Irail gorrail”, “Irail horail”, “Irail mirail”…