Pilotarien gainkargak eta beste hainbat zalantza

Buruz buruko pilota txapelketa hasi berritan, pasa den igandean Titinek eta Merinok (bikain jokatuta, dena esate aldera) irabazitako Binakako txapelketari buruzko lauzpabost galdera: 1) Normala al da partiduetan pilotariek jasaten dituzten gainkarga eta lesioekin (bat baino gehiago ikusi ditugu txapelketa honetan) hain laxo jokatzea? Alegia, mina duenak (edo norgehiagokaren gogortasunagatik xehe-xehe egina dagoenak) nahi bestetan [...]

Edozein igandetan bezala

Etxeko taldearentzat hil ala bizikoa da irabaztea eta kontrarioak ez dira egunpasa etorri Espainiaren bihotzetik. Tentsioa egongo da, zaletuak odola irakiten norgehiagokaren aurretik, bitartean, ondoren. Bi taldeen jarraitzaileak harmaila berean eserita eta, horrelakoetan ohikoa denaren kontra, zelaia ez dago poliziaz josita, ez baita inolako istilurik espero. Ez baikara larunbateko Barça-Madril futbol partiduaz ari, igandean jokatutako [...]

Nazkatuta

Ez neukan batere gogorik ‘Contador auziari’ buruz hitz egiteko. Nazka-nazka eginda nago (ziklismoaren jarraitzaile bezala). Sortu duen kalapita patriotikoari ordea ezin izan diot bizkarra eman (kazetari moduan).

Igande bat ziklismoaren infernuan

En Forårsdag i Helvede. Igande bat infernuan. Izenburu hori du Jorgen Leth daniarrak 1976an filmatutako dokumentalak. Askorentzat txirrindularitzari buruz sekula egin den filmarik onena da, eta urte hartako Paris-Roubaix klasiko handiaren ingurukoak biltzen ditu, ziklista, antolatzaile eta ikusleen ahotik. Iparraldeko infernua ere deitzen zaio galtzadarrizko zati, lokatz, matxura eta erorketek markatutako lasterketa horri, eta handik [...]

Irujoren ‘malaostia’

Jenio txar pixka bat ez da gaizki etortzen norgehiagoka handietan. Badira pilotari onak, finalera iritsi eta txinparta horren faltan, txapela galtzen dutenak. Irujo ez da horietakoa, sutsu ateratzen da kantxara, irabazle sen garbiarekin, eta hala egin zuen atzo ere, Aimarren kontra. Baina haserrea ez zuen ondo kanalizatu, nonbait. Atera egin zen partidatik, aulki bati ostikoa [...]

Tourmaleteko hiltzaileak

Herenegungo jardunaldi gorabeheratsuen ondoren euroguneak deskantsatzeko aukera izan du azken bi egunotan, hain juxtu Tourra Pirinioetara iritsi denean. Asteartean Espainiako eta Italiako bonoen arrisku sariak tourmalet baten itxura hartu zuen, baina eskalada gogorraren ondoren bizpahiru etapa lau etorri dira. Alpeak falta dira ordea, eta orduan ikusiko da zeinek flakia hartuko duen, zeini egingo dio kateak [...]

Xala, Xalbador gogoan

Atzo Zumaian bazkaldu nuen, Justa tabernan. Taberna herrikoia. Erribera kalean. Primeran edukiz eta prezioz. Udal ordezkariak aukeratu berriak izan dira Zumaian, hurrenez hurren hauexek: Bilduko 6 zinegotzi, EAJko 5, PSE-EEko 1, Aralarreko 1. Bazkaltzen hasita, albisteak lagun, ondoko hiru lagunen jarduna zabaldu zen jangela, ozen zabaldu ere. –“Qué le pasa al francés? (Yves Salaberri, Xala) [...]

EPEL ipurdibistan

Bai, ipurdibistan utzi du Xalak EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren antolakuntza, gaur arratsaldean Irunen eskainitako prentsaurrekoan. Pilotari lapurtarraren apendizitis ebakuntza zela-eta, ekainaren 19an jokatuko den buruz burukoaren finaletik kanpo uztea erabaki zutenetik, arauak nahi erara aplikatzea eta errentagarritasunari baino ez begiratzea egotzi die hainbat zaletu eta pilotari haserretuk Asperi eta Asegarceri. Bada, gaur Xalaren hitzak [...]

Xalaren apendizitisa eta enpresa ahalguztidunak

Xalak ez du Buruz buruko finala jokatuko, pilota munduan ahalguztiduna den Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) hala erabakita. Oinatz Bengoetxeak ordezkatuko du, Aimar Olaizolaren aurka. Adierazpenak egin dituzten pilotari guztiak, eta ez dira gutxi, erabaki horren aurka agertu dira, tartean Retegi I, Bengoetxea, Julian Retegi, Galarza, Arretxe, Beloki, Eugi, Abel Barriola, Patxi Ruiz edo Irujo. [...]

Nadal, jantzita batzuetan, biluzik besteetan

Rafael Nadal tenislariak seigarren Roland Garros txapelketa irabazi zuen atzo. Gaur, Espainiar Estatuko egunkari ugariren azalean agertzen da haren argazkia, El Mundon adibidez. Eserita ageri da Nadal, eskuin eskuan txapeldunaren kopa eta bizkarrean Espainiako bandera dituela. Askok eraman dute azalera antzeko argazkia, baina bada desberdintasun handi bat, El Mundok berak deskubritu duen moduan: egunkari batzuetan [...]