Irlanda negoziazioetan aurrera

Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da. Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak.

Helduko den eguna

Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

Adreiluaren bitartekaritza

Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

Iragana begi bistan

Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen [...]

Dirua bakezale

Errepublikarrek “kolonizatzaile britaniarren aurka” egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek “IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun” diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu… [...]

Euskalduna Irlandan

Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz [...]

Margoen nortasunaz

Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena.

Izen artean

Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte).