Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu. Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela [...]
Atala:
Hedabideak
Sarrera hauonintza-irureta-(e)k idatzi du Otsaila 13, 2012
Comments Off
800.000 eurori aurre egin beharrean dago Acció Cultural del País Valencià. Erakunde horrek egindako eskaerari erantzunez, 2010ean Mugarik gabeko telebista izeneko sinadura bilketa egin zen Euskal Herrian. Madrilgo Gorteetan 500.000 sinadura aurkeztu nahi ziren, Espainiako Estatuko telebista autonomikoen seinalea euren muga administratiboetatik kanpo ikusi ahal izateko. Alegia, Nafarroan ETB ikusteko, Valentzian TV3 eta Asturias-Leonen TVG. [...]
Atala:
Hedabideak
Sarrera hauonintza-irureta-(e)k idatzi du Urtarrila 16, 2012
Comments Off
2008an zabaldu zen egun pairatzen dugun krisi ekonomikoa. Gurean, Irunerok zeharka-meharka jaso ditu horren ondorioak. Ez nator trapu zaharrak aireratzera, ez baitut etxe honetako hautsa behar beste zapaltzen. Irunero eta paradoxak Nolabait abiatu behar nuen 2011ko abenduaren Eleak iruten hau, eta horra sarreran paratu dudana. Inpentsan ia-ia, krisi ekonomikoaren gaia, asko pentsatu gabe, pentsamenduan baitaramagu [...]
Atala:
Hedabideak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Abendua 26, 2011
Comments Off
2008an zabaldu zen gaur egun pairatzen dugun krisi ekonomikoa. Bitxia da krisiarena. Hamaika modu dago sistema politiko kapitalista honen porrota adierazteko, baina sistemak zutik jarraitzen du. Paradoxak eta paradigmak Nonbaitetik edo nolabait abiatu behar nuen 2011ko abenduaren Eleak iruten hau, aurtengo azkena, eta horra sarreran paratu dudana. Inpentsan ia-ia, krisi ekonomikoaren gaia, asko pentsatu [...]
Atala:
Hedabideak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Abendua 14, 2011
Comments Off
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea.
Atala:
Hedabideak
Sarrera hauonintza-irureta-(e)k idatzi du Abendua 13, 2011
Comments Off
Iragan uda aurretik, Mikel Garcia lankideak Ziberaktibismoa izeneko erreportajea landu zuen gurean. Komunikazioan aditua eta irakasle Manuel Castells-en Comunicación y poder liburua –besteak beste– eskuetan zerabilela ikusteak iraganera eraman ninduen, duela hogei urtera. Leioako Unibertsitatean lizentziatu berria nintzen –fakultatea zapaldu gabe, dena erratera– eta nire lehen artikuluetako bat plazaratu nuen, jaio berria zen Euskaldunon Egunkarian. [...]
Atala:
Hedabideak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Azaroa 17, 2011
Comments Off
ETB2-k ematen duen Escépticos saioari buruz jardun naiz berriki ARGIAn. Papererako idaztean gertatu ohi denez, leku faltagatik zenbait gauza gehitzeko gogoz geratu naiz. Gogo hori asetzeko idatzi ditut lerrook. Hala ere, ohartarazten dizut, irakurle, oraingoan nahiago izan dudala bideoetan oinarrituta osatzea artikulu hau. Luze jo dezake, baina merezi duelakoan nago. Tartetxo bat bai? Noan mamira. [...]
Denak espainolak garela gauza jakina da; eta Espainia dela onena; eta gora Espainia; eta Espainia espainol guztion ama; eta Espainia destino amankomuna unibertsoan edo Jupiterren orbitan edo… Tira, berdin da, ze orain ja ez: garai berriak datoz Madrilgo prentsa ultrazentristarentzat. El Mundok ziaboga hasi du dagoeneko, Hegoaldeko euskal herritar guztiak ez direla espainolak onartuz. Bueno, [...]
Atala:
Hedabideak,
Politika
Sarrera haugorka-bereziartua-(e)k idatzi du Urria 18, 2011
Comments Off
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko.
Atala:
Energia,
Hedabideak
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Iraila 20, 2011
Comments Off
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena [...]