“Axola ez bazaizue, euskaraz nola egiten duzuen entzungo dut”

Lagun taldea elkartu gara Bilbon. Mahaiaren bueltan hitz eta pitz ari gara. Taldeko baten senidea agertu da, aulkia hartu eta gure ondoan esertzeko baimena eskatu du, “me gustaría escucharos hablar en euskara”. “Bai, bai ez dago arazorik”. Minutu batzuk igaro ditu gu entzuten. Alde egin duenean lagun kuadrillako batek ezusteko desatsegina hartu du: “A, baina [...]

Zizka-mizkak

  Apirilak 11. Albisteak Euskadi Irratian. – “… Elena Arzak izendatu dute munduko sukaldari onena…”. Elena Arzak-en hitzak: – “…estoy muy contenta y emocionada, este premio es el trabajo de todo el equipo…” Segidan… Juan Mari Arzak aitak: – “Ez daukat hitzik, zoraturik nago. Munduko sukaldari onena, eta gainera euskalduna… (sic)”.   P. S.: Elena [...]

Euskaldun osoaren paradigma(k)

Euskara, euskararen gaia, euskaraz bizi nahi dugunon gaia da, gai arrunta, egunerokoa, euskaldunok “normalak” ez garen seinalea. Gurean, ARGIAn, Onintza Irureta lankideak hurbiletik segitzen eta ezagutzen du euskararen gaia. Hartara, haren saila eta jorra adi-adi jarraitzea gomendatzen dizuet. Aldian-aldian, hala berean, Dabid Anaut edota Iñaki Martinez de Luna iritzi saileko kolaboratzaileek ederki laguntzen digute euskararen [...]

Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”

Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun [...]

Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen

Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan.

Txillardegirenean: zoriona eta zorigaitza baltzuan

Larunbat arratsa zen. Telefonoak jo zuen: “Txillardegi hil da”. Gaur Egun albistegia, ETBn: “Hiru ETAkide atxilotu dituzte Frantzian”. Biharamunean, igandean, Elkartasun Eguna izan zen Larresoro herrian, preso eta iheslarien aldeko urteroko ekitaldia. 1958an ETAren sorreran parte hartu zuen Txillardegik. Larresoro izengoitia ere erabili zuen. 1929ko irailaren 27an jaio zen, eta 1975z geroztik Gudarien Egunean betetzen [...]

Euskara, zentimetro kontua

Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza!

Kasares, Aleman eta Zapata Euskararen Foru Legeaz

Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak.

Nafarroako euskarazko hedabideak: 300.000 eurotik 0-ra

Topagunearen agerraldia Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro.

“Sorry, I don’t speak english”

A zer nolako estualdia pairatu duen neska gazteak. Lo kuluxkan amesgaiztoak harrapatu du eta haren belarrietara hizkuntza arrotza iritsi da; frantsesa. Jendeari euskaraz egin eta frantses hiztunen erantzuna prest da: “I don’t speak english”. Kanaldudek bere webgunean dauka zintzilikatuta, Angeluko Gaztetxeak egindako 6 minutuko bideoa da. Ikusi bideoa lotura honetan.