Armagintzan diharduen BAE Systems enpresak laster eduki lezake prest AEBetako armadari salduko dion tanke hibrido-elektrikoa. Konpainiak adierazi duenez, jostailu berria %10-%20 eraginkorragoa izango da, energi gastuaren ikuspuntutik, dieselarekin dabiltzan ohiko tankeak baino, eta gainera azkarragoa. Askoz garestiagoa ere bai, baina aizue, kalitatea nahi duenak…
Atala:
Energia,
Nazioartea
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Martxoa 1, 2012
Comments Off
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez [...]
Hondakin erradioaktiboekin Alemania zeharkatzen duen trena gelditzeko egunotako protesta masiboek edo Fukushiman gertaturikoaren ondorioz Japonian oraindik bizi duten hondamendiak ez ditu lobby pronuklearrak kikildu. Frantziako Estatuan, AEBen atzetik zentral nuklear gehien dituen herrialdean (58), energia nuklearra beharrezkoa den ideia indartsu ari dira zabaltzen gizartean. Eta Espainiako Estatuan, Euskal Herritik hain gertu dugun Garoña zaharrak 2019ra [...]
Atala:
Energia
Sarrera haumikel-garcia-(e)k idatzi du Azaroa 28, 2011
Comments Off
Fukushimako katastrofeak akuilatuta, Europako Batasunak zentral nuklearrei segurtasun-probak egiteko agindu zien bere kideei. Berriki, Espainiakoen behin-behineko emaitza ezagutu dugu. Emaitza bakarra da, baina ohi denez, batzuek zuri ikusi dute besteentzat beltza dena. Okerrena da proben zorroztasuna bera ere zalantzan jartzekoa dela, ahalik eta modurik leunenean esateko.
Atala:
Energia,
Hedabideak
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Iraila 20, 2011
Comments Off
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira [...]
Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi [...]
Atala:
Energia
Sarrera hauunai-brea-(e)k idatzi du Ekaina 24, 2011
Comments Off
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu [...]
Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren [...]
Atala:
Energia,
Nazioartea
Sarrera hauxabier-letona-(e)k idatzi du Martxoa 22, 2011
Comments Off
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute [...]
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu [...]
Atala:
Energia,
Gizartea
Sarrera hauxabier-letona-(e)k idatzi du Abendua 13, 2010
Comments Off