Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez [...]
AHTaren obretan hildako bosgarren behargina izan zen atzokoa. Bost hildako hiru urtean, eta beste hainbat zauritu larri –Lazkaoko gazte batek hanka galdu zuen duela gutxi–. Datu hotza da, baina hoztasunetan hasita, zer estatistikak baino hobeto. Osalaneko web orrialdean lan istripuen zerrendak eta konparaketak egiteko aukera dago (datu ofizialak, kontuz). 2008ko uztailetik, AHTaren obretan lehen hildakoa [...]
Larunbatean (hilak 18) kAHTeak Txikitu eguna egingo da Hernanin (Gipuzkoa). 2010ean sortutako kAHTeak Txikitu kolektiboko kideen hitzetan, euren helburu nagusiak dira “Abiadura Handiko Trenaren proiektuak eragindako gertakari errepresiboak ezagutarazi eta salatzea, errepresaliatuen artean koordinazio minimo bat sortzea eta isunei aurre egitea mekanismo ezberdinen bitartez”. Hernaniko jaialdia (ikus egitaraua) da bultzatu duten egitasmoetako bat, eta han [...]
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman [...]
Tarteka, hitz komodin horietako bat ateratzen dute tiraderatik politikoek. Pasaiako Portuko Agintaritzako (PPA) presidente Miguel Buen izan da azkena hori egiten. Portu berriak Jaizkibelen izango dituen ondorio kritikoak –berreskura ezinak, alegia– hainbat neurrirekin “konpentsatuko” dituztela adierazi du.
Atala:
Azpiegiturak
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Iraila 24, 2010
Comments Off
Erromatarrek hiriko Azken portu erakini zutenean, apenas zubirik egongo zen Bidasoaren gainean. Egun sei iraganbide daude Irundik Biriatura bitarte. Hala zenbatu ditut nik bederen. Santiago Zubia da entzutetsuena, naski –San Jakes Zubia ere deitua–.
Urtarrilaren 23a. Larunbata. Hendaiako tren geltokia(k). Arratsaldeko 4ak. AHTren aurkako manifestazioa. CADEko presidente eta antolatzaile Victor Pachon mobilizaziora hurbildutako kolektiboak lerrokatzen ari da megafonoa eskutan. Hamaika dira (hamaika mila luze gira norbanakook) mobilizazioari sostengua ekarri dioten taldeak. Pirinioetako bi aldetakoak. Bordeletik, Irunetik, Bilbotik nahiz Okzitaniaz eta Aragoiz haragotik etorriak.
Atala:
Azpiegiturak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Urtarrila 25, 2010
Comments Off
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean.
Argia historikoaren 90. urteurrena amaitzera doa. 20 urte joan dira aldizkarian lehen artikulua idatzi nuenetik. Zerbait ekarri izanaren ustea hanpatu zait azkenaldion. Lankide gazte batek aldian-aldian esaten dit amultsuki: “Benga Miel, ez sartu txapa blogean eta kontazazu zure kazetari ibilbideko gauza arinagoak”. Edo halako zerbait.
Atala:
Azpiegiturak,
Gizartea
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Abendua 14, 2009
Comments Off
El Diario Vasco egunkariko atzoko albistearen izenburua: “Amaran materia organikoa biltzearen jarraitasuna airean dago”. Hori irakurrita batek ezin izan dio tentazioari eutsi, eta buruan irudikatu du erraustegiko tximinia modernoaren keak zeruan izango lukeen soslaia. Gipuzkoako Aldundiak Donostiako auzo horretan bosgarren kontenedorea deiturikoarekin amaitu du eta udal arduradunek zalantzan jarri dute ekimenak aurrera segituko ote duen: [...]
Atala:
Azpiegiturak
Sarrera hauurko-apaolaza-(e)k idatzi du Azaroa 6, 2009
Comments Off