Unibertsaltasuna partikulartasunetik erdiesten baita (80 egunean ez da berant)

Laurogei egun baino aise gehiago joan dira 80 egunean filma estreinatu zenetik, alabaina, ez da berant –izan– berau ikusteko. Donostiako Zinemaldian ikusi ez genuenok, arrazoiak arrazoi, ETBn ikusi ahal izan dugu berriki. Gure txoriak eskaintzen digu zoria tarteka, hara. Mikel Ruedaren Izarren argia filma aipatu garaian ikusi eta iruzkina egin nuen gure Abarretan, eta blog [...]

Gauzen izateaz edo…

… edo izakarien jatorriaz… edo… “De Rerum Natura latinezko poema epikoa da. Hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukik osatzen dute eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; zeruko zein lurreko hainbat fenomeno azaltzen ditu ere bai…”. Arraioa eta arranopola!

Tragediek irabazten dituzte argazki lehiaketak

Hala uste dute behintzat Espainiako argazki blog ezagun batean egindako inkestari erantzun diotenek: Tragediak saltzen al du argazkilaritzan? galderari erantzunez, “Bai, behintzat zoriontasunak baino gehiago” aukeraren alde egin du %93ak (728 pertsonek) eta “Ez, edozein argazkik aukera berdinak ditu saria irabazteko” hobetsi du %9ak (67 pertsonek).

Zorionak, Photoshop!

20 urte bete berri ditu, otsailaren 10ean, oraindik ere argazkilari eta diseinatzaileen programa kutunenetakoa denak. Argazkilaritza asko aldatu da ordutik, eta irudien manipulazioa eguneroko ogia da egun. Erreminta polemikoa bihurtu da Photoshop.

Gehiegi desitxuratutako errealitatea?

Alboan duzuen argazkia orijinaletik (goian) asko aldentzen dela iritzita, kanporatu egin dute Danimarkako Picture of The Year sari ezagunetik. Hautsak harrotu ditu berriak: lehenengo aldiz 35 urtetan, lehiaketara aurkeztutako hiru argazkiren orijinalak eskatu dituzte, Photoshop-arekin gehiegi ukituak izan ote diren jakiteko, eta albokoak ez du galbahea gainditu.

Anton Mendizabal: “Sariarekin bat-bateko flasha lortu behar da”

Bihar banatuko dira euskarazko komunikazioan bereizten diren proiektuak saritzen dituzten ARGIA Sariak. Gaur, aurrekari gisa, Koldo Izagirre idazleak euskal prentsaren historiaz hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18:30ean Hernaniko Milagrosa kaperan, ARGIAk antolatuta.

Mexikoko maleta batek mundu osoko historialariak aztoratu ditu

Ustekabeko aurkikuntza bat egiten den bakoitzean halako zirrara bat sortzen zaie historialari eta adituei. Mundu osoko blog, egunkari eta foroak kea dariela daude Mexikon Capa, Seymour eta Tarok Gerra Zibilean ateratako argazkien 3.000 negatibo azaldu direlako. Ez da gutxiagorako, kontuan izanik orain arte Capak gerra hartan ateratako 500 argazki inguru ezagutzen zirela soilik. “Argazkilaritzaren Grial [...]

Lapurretaren artea

Alarma guztiak uztaileko azken egunetan hasi ziren joka. Beranduegi. San Petesburgoko Hermitage museoan 221 artelan ostu zituztela argitaratu zuten mundu osoko egunkariek. Urte honetako lapurretarik sonatuenak dirutzak mugitzen dituen fenomenoa agerian utzi du: arte lapurretaz ari gara.