Xabier Leteren Azken kontzertua bere azkeneko komunio handia izan zelakoan nago. Errenterian gauzatua, bi partetan emana, bi CDtan jasoa heldu zaigu. Hari baten bila ibili naiz komunio gogoangarri haren oihartzunak zabaldu eta partekatzeko. Aitortu dezadan hasteko eta behin: musikan neofito naiz, beraz, nire hari musikala ahul samarra dukezu. Goraipatu ditzadan hasmentan bost musikariak, euren soken [...]
Etz Limon film franko-germaniar-israeldarra da; Berlingo Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen 2008an. Eran Riklis da zuzendaria, israeldarra, Jerusalemen jaioa 1954an. Limoiondo lur-sail baten jabea da Salma Zidane, Hiam Abbas aktoreak jokatutako protagonista nagusia. Mira Navon (Rona Lipaz-Michael aktorea) berriz, israeldarra da; are gehiago, Israelgo Defentsa ministroaren emaztea da. Ziad Daud abokatua (Ali Suliman), Israel Navon [...]
Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Horixe Jose Luis Otamendiren ekitaldiaren izenburua. II. Neguko Poesia saioaren karietara heldu da Azpeitiko poeta. Juan Azpillaga berarekin heldu ere, doinu emaile; Robert J. Flaherty-ren irudiak lagun dituztela. Bidasoako lapurtarrok, hitzen lapurrok, dozena bat poema arakatu dugu anartean. Ele zaharren eta berrien maitaleok irrikaz igurikatzen dugu errezitaldia, eta, zu, hitz [...]
Saturrarango tragedia oroitzeko itsasargi luzea. Mikel Ruedaren Izarren argia filmaz ari nauzu. Memoria historikoen auziak legetxe, berant heldu naiz abar hauek galtzarbean hartuta. Filma Zinemaldian estreinatu baitzen eta ni baino lankide bixkorragoek eman dute honen berri Argia.com-en dagoeneko. Izarren argia irismen luzeko filma delakoan nago baina! Merezi duela goratik aipatzeak, horra. Merezi dute frankismo ankerreko [...]
“Maddi Zubeldia kantari ari da han-hemenka!” esan genion elkarri. Bere alabak abesten zuela entzuna genuen, baita Maddik berak senarra eta seme-alabekin lagun artean abesten zuela ere. Baina bakarlari! Hori ustekabea! Maddi, Seaskan andereño. Nahia eta Ibaiaren ama. Gure seme-alabei “Pintxo pintxo gure txakurra da ta” goxo-goxo abesten ziena, jende aurrean kantari. Zein ausarta Maddi!
… edo izakarien jatorriaz… edo… “De Rerum Natura latinezko poema epikoa da. Hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukik osatzen dute eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; zeruko zein lurreko hainbat fenomeno azaltzen ditu ere bai…”. Arraioa eta arranopola!
José Luis Padrónek gaztigatu zidan Bakardadea izan artikulua irakurtzean. Idazlearen ttakun hotsek nire baitakoa herren nuela oroitarazi zidan. Anarirengana bide egin behar nuela gogorarazi zidan. Musikaria nigana etorri gabe, bideak eta denborak bat egiten duten unea ediren behar nuela, Anari deskubritu behar nuela hots. Ezaguna nuen musikaria. Behinola, lana dela medio, entzuna ere, bere ahotsa [...]
Atala:
ARGIAko Abarrak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Apirila 19, 2010
Comments Off
Zeharbidetan diskoa (Pamiela, 2005). Irigaray-O’Breskey. Hendaian zuzenean (02/13), J. A. Irigaray-Bixente Martinez. Artelanak, arte izanen bada, espazioan eta denboran gaindi iraun behar du, baita gure barnea inarrosi ere. Jose Angel Irigarayren Zeharbidetan diskoa, kasu, halakoxea delakoan nago. Nago diot, diskoak nire baitakoa luzaz iraun-irauli duelako. Zeharbidetan lanean ez duzu musika soilik kausituko. Munduko zeharbidetan jasotako [...]
Atala:
ARGIAko Abarrak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Otsaila 7, 2010
Comments Off
Zai Zoi Bele. Zuzendaria: Eriz Zapirain. Orio Produkzioak (Euskal Herria, 2009). Baga: Zai Zoi Bele Orio Produkzioak-en dokumental sorta duzu. Eriz Zapirain-en gidaritzapean eta Amets Arzallus kazetariaren mintzoetan apailatua. Sei egunetako bidaiaren bidez, Ez dok amairu talde abangoardistak 1965tetik 1972ra esperimentatutako hainbat arteren espresioa eskaintzen dute sei dokumentalek. Biga: Egileek lau urtez lan fina eta [...]
Atala:
ARGIAko Abarrak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Azaroa 22, 2009
Comments Off
Aurrez aurre… Claude Iruretagoiena Maritzuli Konpainia – Meatzaldeko Harrigorria – Aiko taldea Aurrez aurre… dantza-ikusgarria aurtengo martxoan estreinatu zen Donibane Lohizunen. Jende andana bildu zuen, dantzaren adituak (Juan Antonio Urbeltz, Oier Araolaza… besteak beste), arituak eta zaleak. Ekitaldia arrakastatsua izan zen. Durango, Gallarta eta Luhuson aritu dira ondoren ikuskizunaren arizaleak. Gure ekialdeko eta mendebaldeko dantzari, [...]
Atala:
ARGIAko Abarrak
Sarrera haumikel-asurmendi-(e)k idatzi du Uztaila 26, 2009
Comments Off