Hasiera »
Lander Arbelaitz
Donostia, 1985. Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua. Blog honetan hiru gai hartuko ditut ardatz: Estaturik gabeko herriak, politika eta Internet. Ongi etorri.
@larbelaitz Twitterren
Atalak
- Aktibismoa sarean
- Aosta Harana
- AskeGunea
- AskeGunea Ondarroa
- Attawapiskat
- Australiako jatorrizko herriak
- Azawad
- Borroka teknikak
- Bretainia
- Desobedientzia zibila
- Eskozia
- Eskozian idatzitakoak
- Estaturik gabeko nazioak
- Euskal Herria
- Galizia
- Gatazka armatuak
- Hegoafrika
- Hegoafrikatik idatzitakoak
- Herrialde Katalanak
- Historia
- Irlanda Iparraldea
- Irlanda iparraldean idatzitakoak
- Jatorrizko herriak
- Kanadako indigenak
- Kortsika
- Kurdistan
- Liburuak
- Maia herria
- Memoria
- Mendebaldeko Sahara
- Palestina
- Sardinia
- Sare sozialak
- Tirol
- Txetxenia
- Uncategorized
- Veneto
- Wallmapu
- Wikipedia
- Zientzia eta teknologia


Desobedientzia zibila indar hartzen ari da Turkian
2013-06-19 // Desobedientzia zibila // Iruzkinik ez
Istanbulgo Taksim plazan astelehenean sei orduz zutik egon zen turkiar batek, herrialde osoan protestekin jarraitu nahi duten ehunka lagun inspiratu ditu. Ia hiru astez Gezi parkean eutsi ostean, poliziak indarrez hustu zuen kanpalekua eta, halako batean, biolentziaz beteriko egunen ostean, jendea kalean zutik tinko geratzen hasi da gobernuaren aurkako protesta gisa. (gehiago…)
Neurriak hartu aurrera egiteko (Adierazpena Legebiltzarrean)
2013-06-12 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Egunon jaun-andreok. EH Bilduko Julen Arzuagak gonbidatuta, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean nago Donostiako AskeGunean gertatu zenari buruzko nire testigantza emateko.
Lehenik eta behin aurkeztu egingo naiz. Lander Arbelaitz naiz, Donostiakoa eta 27 urte ditut. Sei urte daramatzat Argian lanean kazetari gisa. Egun webguneko erredaktore burua naiz. Egunerokoan webgunean aritzen naiz lanean, baina kazetaritza-lanak egitera hainbat lekutara joateko zortea izan dut: Norvegia iparraldean bizi diren samiengana, Estoniara komunitate errusiarraren integrazioa aztertzera, Irlanda Iparraldera hango bake prozesuaren 10. urteurrenean ea bakegintzan nola ari ziren ikustera, Eskoziako azken hauteskundeekin batera independentzia erreferendumari buruzko eztabaida bertatik-bertara ezagutzera, Madrilera M15aren lehen urteurrenean, eta Hegoafrikan ere izan nintzen 3 astez, Apartheida amaitu eta demokrazia ezarri zutenetik 16 urte zeramatzatenean, bertako zuri eta beltzen arteko bizikidetza zertan zen jorratzera, baita gudatik bakerako egin zuten bidea aztertzen ere. (gehiago…)
Korsikako FLNC berriz ere armak hartzeko prest da
2013-06-06 // Kortsika // Iruzkinik ez
Korsikaren independentzia aldarrikatzen duen FLNC erakundeak oharra bidali dio Frantziako Estatuari: Berriz ere armak hartzeko prest dira Estatuaren aurka. Corse Matin egunkarira bidali dute sei orriko agiria, Manuel Valls Barne Ministroa uhartean zela baliatuz.
Gure Esku Dago: Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatua Euskal Herrira ekarri asmoz
2013-05-28 // Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria // Iruzkin bat
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika aurkeztu dute asteburuan Bilbon: Gure Esku Dago. Eskozian eta Katalunian bezala, erabakitzeko eskubidea bultzatuko dute. Euskal Herria nazioa dela, erabakitzeko eskubidea duela eta herritarrak direla protagonista nagusi defendatzen dute.
Bideo honetan Ander Arresek ekainaren 8an Irungo Ficobara joateko deia zabaldu du: “Egungo egoera aprobetxatu behar dugu erabakitze eskubidearen alde egiteko, bestela uhin hori galdu egingo dugula uste dugu”.
Herri harresietan komunikazio lana egingo duen sarea antolatzen ari dira
2013-05-27 // Aktibismoa sarean // Iruzkinik ez
Donostiako eta Ondarroako AskeGuneen ondoren, komunikazio ikasle talde batek ekimena abiatu du: Komunikazio munduan dabilen jendearen artean sare bat antolatzea herri mugimenduek deitutako ekimenen jarraipena egiteko: greba orokorrak eta herri harresiak adibidez, beren webgunean diotenez. Abiapuntu gisa Iruñerriko hainbat gazteren atxiloketaren kontra deitu duten herri harresia jarri dute. (gehiago…)
Australiako aborigenak, argazki galeria
2013-05-22 // Australiako jatorrizko herriak, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkin bat
National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun oraindik eusten diote eta argazkiok horren froga dira. Amy Toensing-en lana.
Sabino Ormazabal: “Desobedientzia zibila oraina da, baina batez ere, etorkizuna”
2013-05-21 // Borroka teknikak, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Desobedientzia zibilaz eta indarkeriarik gabeko borrokaz jardun dira Papeles de relaciones ecosociales y cambio global aldizkariaren 120. zenbakian Sabino Ormazabalekin. Elkarrizketa sakona eta interesgarria da, PDFan 11 orrialdekoa. Hainbat gai ukitu dituzte: Euskal Herriko desobedientziaren historia, borroka armatuaren eragina, Joxemi Zumalabe Fundazioa, 18/98 makrosumarioa, kartzela, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat liburua, Ziztadak dokumentala (hemen osorik ikusgai), Sufrimenduaren Mapa (osatugabea) liburua…
Erantzunetako bat ekarri nahi izan dut hona, desobedientzia zibilari buruzko eztabaidak protagonismoa hartu duen honetan, gaian sakontzeko lagunduko duelakoan. Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke. José Luis Fernández Casadevantek elkarrizketatu du Ormazabal. (gehiago…)
Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara
2013-05-10 // AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Euskal Herria // 3 iruzkin
[Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko]
Axier Lopez lankideak Begizta blogean gaur goizaldeko bideoen bilduma egin du. Naiz.info-ko bideo hau ere landuta dago, Turrune Ondarruko hedabide lokalak ere egin du bat, eta Info7ko kideek ere goizean zehar bildutako korte onenekin laburpena egin dute.
16:00 Iñigo Urkulluk Ertzaintza zoriondu du eta esan du operazioa “eredugarria” izan dela. garestia izan dela eta ezker abertzalea “alferrik giroa tentsatzen” ari dela.
12:00 Prentsaurrekoa egin dute zubiaren aurrean. “Herri harresiak Donostiatik Ondarroara bezala, orain Euskal Herri osora zabaldu behar dira”, esan du AskeGuneko kide batek.
11:00 Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Radio Euskadin adierazi du “harro” dagoela Ertzaintza bezalako talde bateko buru izateagatik. Ertzaintzak “harresian zeuden pertsona guztien segurtasuna” bermatu duela gaineratu du.
10:30 Zubi harresia amaitu eta berehala egin duten balorazioa. Txaloak Urtzarentzat, bertaratu diren guztientzat, Etxaburu porra eskuan, Lekittarrak elkartasuna adierazten…
Hil egin da gose greban zen preso saharar bat
2013-05-09 // Estaturik gabeko nazioak, Mendebaldeko Sahara // Iruzkinik ez
Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe egin ostean. Otsailak 20 (O20) mugimenduaren eta Marokoko Ikasleen Batasun Nazionala (UNEM sigla frantsesetan) ikasle sindikatuaren gose grebak marokoar estatuko kartzela askotan zabaldu dira. 22 urte zituen El Burhimik.
Epaitegi militar marokoarrak ezarritako 10 urteko kartzela zigorraren aurka abiatu zuen gose greba apirilaren 30ean 22 urteko ekintzaile sahararrak. RASD News informazio gune sahararrak jakitera eman du albistea Facebook bidez.
El Burhimi egun Marokoko estatu osoan gose greban dauden preso politikoetako bat zen. Iturri sahararren arabera dozenaka dira eta batzuek 60 egun baino gehiago daramatzate jan gabe kartzeletako egoera orokorrari soluzioa exijitzeko. (gehiago…)
Hizkuntza ardatza galegoa izango duen ‘Avoaescola’ sareko lehen haur eskola sortu dute
2013-05-07 // Galizia // 3 iruzkin
6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen Avoaescola proiektuko lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak, Praza Pública-k argitaratu duenez.
Galiza co Galego proiektua 2010ean aurkeztu zuten eta beren buruari hezkuntza sare “herrikoi eta pribatua” bultzatzea ezarri zioten lehen helburu gisa. Ferrolgo Avoaeskola da sare honetako lehen emaitza. (gehiago…)
AskeGuneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik
2013-04-19 // Aktibismoa sarean, AskeGunea, Euskal Herria // 9 iruzkin
Donostian azken egunotan bizi izan duguna askok ez dugu denbora askoan ahaztuko, eta batez ere gaurkoa. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote beren militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteei babesa emanez. Goizeko 6:00etan esnatu dituzte lo zeudenak, baina ertzainek ez dute lortu harresia gainditzea. Sekula baino jende gehiago zegoen Bulebarrean. Duintasun handiz eutsi diote gazteek, inongo biolentziarik erabili gabe, baina aldarrikapenetan oso tinko. Tentsio une handiak bizi izan dira, ondorengo bideoetan ikus daitekeenez. Ertzaintzak ere bere estrategia oso pentsatuta ekarri du eta banaka-banaka jendea atera du sei gazte zigortuengana heltzeko. Hauek izan dira sei atxilotuak: Mikel Arretxe, Oier Lorente, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Ekaitz Ezkerra eta Adur Fernandez. Imanol Vicente eta Naikari Otaegi ez dira egunotan AskeGunean izan, beren erabakiz.
Bideo dexente grabatu ditut, ondoren ikus ditzakezue, baina azkenekoa da onena. Ertzaintzaren itxitura gainditu eta herri harresia barnetik ageri da, 20 minutuko bideoam, azken 20 minutuak. Gazte zigortuak nola eraman dituzten ikus daiteke, baita bertan elkarri tinko eutsita zeudenek bizi izan dituzten uneak. Benetan oso indartsua izan da han zeudenek transmititzen zuten mezua. (gehiago…)
Donostiako AskeGunearen 24 orduko jarraipena
2013-04-17 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
[Eguneraketa: AskeGunea, Gara eta Argiako irudiak nahasiz Axier Lopezek egindako bideo honek ongi laburbiltzen du Donostian gertatuta. Azpian etengabeko jarraipen xehetua]
Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?
2013-04-16 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena.
Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena.
Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak. Espetxeratzen badute alabarekin sartuko da honek 3 urte egin arte. Sei urteko kondena. (gehiago…)
Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute
2013-04-16 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Gaur goizean gazteak atxilotzeko agindua jaso dute hauen abokatuek, Info7 irratiari adierazi diotenez. Irratian mezua zabaltzearekin batera, AskeGunera joateko deia luzatu diete herritarrei, euren babesa adierazi eta modu baketsuan erresistentzia jartzera. Astearte goiza izan arren, denbora gutxian ehunka pertsona bertaratu dira bertara.
Gazte zigortuek esker ona adierazi dute beste behin eta hemendik aurrera atxilotze aginduarekin euren etxeetara sar daitezkeela jakitun, AskeGunea 24 orduko planteamentu batera pasatzea erabaki dute. Zigortuetako sei ez direla hemendik aurrera bananduko adierazi dute, ez direla bakoitza bere etxera joango. Hortaz, herritarrei lo ere egitera joateko deia luzatu dute, beraz lotarako zakuarekin joateko gonbidapena luzatu diete. Sirena hotsa ere prestatu dute ertzaintza joaten denean jartzeko. (gehiago…)
Donostiako atxiloketak atzeratzea herri harresia indartzeko aukera
2013-04-13 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Inkognita handia da Madrilek Donostiako gazte zigortuen gaia zenbat luzatuko duen. Honek, normala denez, ezinegona sortzen du Donostiako Boulevardean. Dena den, injustiziako egoera hau osatzen duten elementuek potentzial handia dute elkarrekin. Oraingoz auziperatuen defentsan antolatu direnek indarra transmititu dute hainbat zirkulotan. Aske Gunearen ideia eta zigortuak babesteko hartutako neurriek, etxeetaino ehunka pertsona bila eta bueltan joatea bereziki, herri harresia eraikitzeko lehen harri indartsuak dira. Aurrera pauso bat emateko ordea, babes zabalagoa lortzea ezinbesteko izango du mugimendu honek, eta horretarako aldarrikapenak, mezuak eta ekintzak ongi kudeatu beharko ditu.
Baliteke Madrildik gaia azkar itxi eta mugimendu hau errotik moztea. Hori horrela gertatzen bada, sortzen ari den mugimendua trinkotzea lortu gabe desegin liteke. (gehiago…)
Donostiako auziperatuen gaiarekin lau bideo eta bi argazki
2013-04-10 // Aktibismoa sarean, AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Laburra izan asmo duen post bat: Gaur egun mugitu xamarra izan da Donostiako Aske Gunean, gehienbat goizean Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotu izanaren ondorioz. Gerora, egoera normaldu eta antolakuntzarekin jarraitu dute, harik eta kontzentrazio bat egin eta zutabeetan etxeetara joan diren arte 20:30ak bueltan.
Norbaiti ez zaio batere gustatu kartzelara joateko agindua jasoa zuen Ekaitz Ibero azken bi hilabete ezkutuan pasa ostean, atzo gainontzekoekin batera publikoki agertu izana. Goiz partean, 11:00k bueltan, gunean jende gehiegi ez zegoela baliatuta, Ertzaintzak atxilotu egin du. Gainera, bertan zeuden lekukoek esan dutenez, eta grabatu duten bideoan zerbait ikusten da, Ertzaintza gogor sartu da eta kolpeka bortitz sakabanatu ditu lurrean eserita Iberori eutsita geratu diren pertsonak. Hainbat pertsonak ospitalera joan behar izan dute. Hemen lehen bideoa.
Donostiako bederatzi auziperatuen inguruan “herri harresia” antolatzeko lanean ari dira
2013-04-09 // AskeGunea, Euskal Herria // Iruzkinik ez
Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte. Ondorengo bideoan ikus daiteke hori, baita bertaratutakoek emandako babes mezuak ere.
Edozein unetan atxilo ditzaketela jakitun, Askegunea antolatu dute Boulevardean. Egunero muntatu eta jasoko dute, eta goizeko 9:00etatik 20:30etara egongo da. Han egongo dira auziperatuak, eta bertara joan eta etxera itzultzeko herritarren zutabeak antolatu dituzte, beti lagunduta egon daitezen. Hala itzuli ziren bart etxera, euren egoera euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen duten paskinak gurutzatzen diren herritar guztiei emanez. Ion Telleriak grabatutako bideo honetan ikus daiteke zutabe bat Alde Zaharreko auziperatu baten etxera iritsi den unea. (gehiago…)
Gerry Adamsen artikulua Thatcherren heriotzaren harira
2013-04-09 // Irlanda Iparraldea // Iruzkinik ez
Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezue Sinn Feineko buruak Burdinazko Damaren heriotzaz egiten duen irakurketa. Loturak nik jarriak dira:
Margaret Thatcherrek min handia egin zien irlandar eta britainiarrei Lehen Ministro izan zen denboran. Aplikatu zituen politikengatik, langile-klasean oinarritutako komunitateak deuseztu zituen. (gehiago…)
ANCren abisua Katalunian: “Kontsulta ez egitea traizioa litzateke”
2013-04-03 // Herrialde Katalanak // Iruzkinik ez
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die.
“Prozesu honetan sinisten dugu, ez genuke ulertuko erreferenduma albo batera uztea beste gauza batzuk lortzeko, Kataluniako herriari egindako traizioa litzateke”, adierazi du Forcadellek. Hala eta guztiz ere, ANCko presidenteak adierazi du konfiantza duela CiU eta ERCren arteko itunean, prozesua aurrera ateratzeko. (gehiago…)
Minbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek
2013-04-03 // Palestina // 2 iruzkin
Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiyek eztarriko minbizia zuen eta salatu zuen Israelgo ospitalean ez ziotela bere gaitzari aurre egiteko behar zuen sendagairik ematen, eta “heriotza zigor mantsoa” ezarri ziotela. Palestinako Aginte Nazionalak Israel jo du heriotzaren arduradun.
Heriotzak haserrea eragin du Palestina osoan eta manifestazioak egin dituzte heriotza salatzeko. Istiluak izan dira palestinarren eta polizia israeldarraren artean hainbat hiritan. Gazatik suziriak ere bota zituzten Israelera, txikiziorik ezta heriotzarik eragin gabe, Israelgo defentsa ministroak esan duenez. (gehiago…)
Zer da ‘Escrache’-a eta nondik dator?
2013-03-27 // Borroka teknikak // 2 iruzkin
Escracheak presio soziala bideratu asmoz egiten diren seinalatze ekintzak dira. Azken astean Espainiako Estatuan Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) protesta mota hori erabiltzeari ekin diolako egin zaigu ezagun askori, Hego Euskal Herrikooi behintzat.
Argentinan asmatu zuten H.I.J.O.S. elkarteko kideek 1995ean, diktadura militarrak desagerrarazitakoen, erbesteratuen, hildakoen eta preso politikoen senideek osatutako elkarteak. Jorge Rafael Videlaren diktadurako hainbat agintariren etxeetako ateetan manifestazioak egiten hasi ziren, lege berrien ondoren lortu zuten zigorgabetasuna salatu asmoz. Bizilagun guztiei beren ondoan nor bizi zen jakinarazten hasi ziren. Hamar urtez ehun bat ekintza egin zituzten, ondorengo lemarekin: “Ez badago justiziarik, herrialdea egingo dugu beren kartzela”. (gehiago…)
Maien aurkako genozidioagatik Guatemalako diktadore ohia epaitzen ari dira
2013-03-26 // Jatorrizko herriak, Maia herria // Iruzkinik ez
Efraín Ríos Montt Guatemalako diktadore ohiaren aurkako epaiketa berrekin dute astelehenean. Gizateriaren aurkako genozidioaren arduradun intelektuala izatea egotzi diote. Garai hartako inteligentzia militarreko buruzagi José Mauricio Rodríguez ere akusatuen aulkian eseri dute. Maia ixil herriko 1.771 kide hiltzea leporatu diote.
Astelehenekoa epaiketako bosgarren eguna izan da, eta Epaitegi Nagusiko epaileek 1982 eta 1983 bitartean soldaduek eragindako masakreetatik bizirik atera ziren indigenen testigantzak entzuten jarraitu dute. Bost egunotan 34 inguruk hartu dute hitza, eta guztira 205 izango dira bizi izan zutena azalduko duten herritarrak. Epaiketari buruzko albisteetan irakur daiteke herritar hauek beren maia ixil hizkuntzan egiten dituztela adierazpenak, eta gaztelaniaz ez dakitela.
Telam berri agentziak jaso ditu biktimen testigantza batzuk, adibidez, Diego Ceto eta Jacinto Britorena. (gehiago…)
Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailak 18
2013-03-21 // Eskozia, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Alex Salmond lehen ministroak jakinarazi du noiz izango den Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailaren 18an, osteguna. Galdera ondorengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? (Should Scotland be an independent country?) Erantzunak: bai ala ez. Eskoziako legebiltzarrean galdeketaren nondik norakoak azaldu ditu. 16 urtetik gorako herritarrek dute boto eskubidea. (gehiago…)
Aro berria Kurdistanen, armak ixilaraztea erabaki du PKK-k
2013-03-21 // Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan // Iruzkinik ez
Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu dira iragarpena egiteko antolatu duten ekitaldian. Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatu dute estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea aldatuko duen berria emateko. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute BDP alderdiko bi kidek. Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute.
“Armak albo batera utzi eta ideiak hizketan jartzeko unea da. Gure indar armatuak [Turkiako] mugetatik ateratzeko unea. Gure bizitzetako hamarkadak sakrifikatu ditugu, baina pozik besterik ezin dugu egon, ez da alperrik izan. Kurduak existitzen ez ginela zioen paradigma goitik behera erori da eta nortasuna indartu dugu. Hau hasiera da, ez amaiera”. (gehiago…)
Gaur jakinaraziko dute Eskoziako erreferendumaren egun zehatza
2013-03-21 // Eskozia, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak. Han 14:00ak direnean egingo dute adierazpena, Euskal Herriko 15:00etan.
Data zehatza jakiteak joko handia emango du hemendik aurrera, eta estratega politikoek horren arabera erabaki bat baino gehiago hartuko dute, bai Eskozian bertan baita beste herrietan ere. (gehiago…)
Kurdistan PKKren su-etenaren zain
2013-03-20 // Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan // Iruzkinik ez
Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan bihar, martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta bihar Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada.
Ikusmin handia piztu da eta 400 kazetari akreditatu daude biharko ekitaldia jarraitzeko, horietatik 150 atzerritarrak. Bi milioi pertsona batzea espero dute antolatzaileek Newroz historiko honetan. Orain urte batzuk, Karlos Zurutuzaren argazkiekin Newroz-i buruzko diaporama egin genuen, eta benetan gomendatzen diot ikustea ekitaldi honen dimentsioei buruz ideia bat egin nahi duenari.
Öcalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik. Urte luzez isolatuta eduki ostean –eta protesta latzen ondoren–, Turkia berarekin elkarrizketa prozesu batean da. Bisitak onartu dizkiote eta PKKren ildo ideologikotik gertu dabilen BDP alderdiko delegazio bat berarekin izan zen astelehenean. Horiek zabaldu dute Kurdistango Langileriaren Alderdiak su-etena iragarriko duela bihar. “Adierazpen honek, gatazka kurdua konpontzeko behar diren alor militar eta politikoari buruzko informazioa izango du”, Öçalanen hitzak zabaldu dituzte. (gehiago…)
Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka
2013-03-11 // Azawad, Estaturik gabeko nazioak // Iruzkinik ez
Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkenean argitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa.
“MNLAk uko egiten dio desarmeari negoziazio prozesu batean parte hartzeko aurrekari gisa, eta konbentzituta gaude gure indarrak direla Azawadeko herritarrak babesten dituztenak”, adierazi du Bilal Ag Acherif MNLAko idazkari orokorrak komunikatuan. (gehiago…)
Irlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa
2013-03-07 // Gatazka armatuak, Irlanda Iparraldea, Memoria // Iruzkinik ez
iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaits daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.
Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde honetara joaten diren bisitariek. Kontsultatzeko oso erraza da eta iraganean gertatutakoa hobeto ulertzen laguntzeko tresna eraginkorra da. (gehiago…)
Hego Tirol eta Aosta Haraneko gehiengoa alderdi autonomisten alde Italiako hauteskundeetan
2013-02-28 // Aosta Harana, Estaturik gabeko nazioak, Sardinia, Tirol, Veneto // Iruzkinik ez
Italiako hauteskundeek herrialdeko mugimendu autonomista eta independentisten argazki eguneratua utzi digute, Nationalia webguneak txukun jaso duenez. Bertan irakur dezakegu aosta harandarren %70ek eta hego tiroldarren %60k ez duela Italiako alderdi estatalistarik bozkatu. Sardiniako abertzaletasuna 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta pixka bat hazi da eta %3,4aren bueltan geratu da. Veneton emaitza are kaxkarragoak, guztira %2,3a lortu dute. Puntuka errepasatuko ditugu.
Aosta Haranean gehiengo autonomista
Alpeetan kokatutako bailara honetan alderdi italiarrak gutxiengo posizioan geratu dira berriz ere. 128.810 pertsonak zeukaten boto eskubidea eta hiru alderdirik bozkatuenak alderdi autonomista lokalak izan dira. Union Valdotainek botoen %25,4 lortuta irabazi egin dio lehen aldiz bere eszisio gisa aurkeztu den Union Valdôtaine Progresiste alderdiari (%25,1). Hirugarren lekuan ALPE autonomista-ekologista geratu da botoen %19,8arekin. Alderdi independentista bat ere aurkeztu zen, Valle de Aosta Nación, baina oso emaitza txarrak atera ditu: %0,2. (gehiago…)
Torturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du
2013-02-25 // Estaturik gabeko nazioak, Palestina // Iruzkinik ez
Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, gorpuak tortura zantzuak dituela argitaratu du Maan agentziak. Sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat
Israelgo Kartzela Zerbitzuek heriotza baieztatu dutenean, France Presse agentziari adierazi diote “ziurrenik bihotzekoak eman” diola. (gehiago…)