Txomin Artola:"Belar Hostoak"


1978ko abenduaren 24an
Txomin Artola abeslariari elkarrizketa
Txomin Artola:"Belar Hostoak"
"Xoxoa" diskaetxe berriak hiru diska kaleratu ditu orain arte DurangokoLiburu eta Diska Azokan hain zuzen, "Itoiz" eta "Errobi" taldeen diskak aurkeztu ziren. Ordurako itxoiten zen Txomin Artolaren diska berria, baina egun hauetan plazaratuko da azkenik. berri hau dela eta Txominekin egon gara luzaro hitzegiten. Gure elkarrizketan ezidugu bakarrik diska aipatu, beste zenbait gauzetaz ere hitzegin dugu eta nolabait ere, esan genezake Txominen bide artistikoa, ezagutzeko aukera izan dugula. Hona hemen elkarrizketa honen laburpena.

–Z.A; Noiz eta zergatik hasi zinen kantatzen? Zeintzuk izan ziren zure lehen influentzi eta pausoak?
–Betidanik maitatu dut musika"ttikindadik. Hamabi urte nuela, gutti gora behera, kitarra, hartu eta ikasten hasi nintzen. Horrela, laster, irratian entzuten nituen gauzak kantatzen nituen. Nire lehen influentziak atzerritarrak: izan ziren -( inglesak, frantsesak, espainolak, e.a. ), Hondarribiko kaleetan entzuten nuena -ez baitzen oso berezia, betiko taberna-kantek, "Boga~boga" éta horrelakoak. Nik orduan ez nuen beste euskañ musikarik ezagutzen. eta beraz nire leben entzunaldiak. atzerritarrak ziren. Gainera ez nuen kitarraz besterik kantatzen eta euskal . kantarien artean ez nuen beste horrelako kaso bat ezagutzen. . "Twist''garaia zen, Chuby - Checker eta beste amerikar kantari :batzuren diska ineditoak neuzkan. Berehala :"Beatles"en musika entzun nuen eta:gertuxeago lagun taldetxp bat osatu nuen,:haien kantak egiteko. Talde hau desegin zen eta ondoren Hugues Aufray;kantariaren doinuak entzun nituen, :Hau frantsesa zen eta Daylanen kantak itzultzen zituen. Horrela Dylanen kantak . aurkitu nituen eta batera Pete Seeger. Joan Baez, Peter Paul and Mary eta beste batzuenak, halaxe ikasi nuen kitarra. Halako batetan, hamazortzi urte nuela, "Ez dok amairu" tial.dea etorri zen Iruna: Jai. -aldi hark garrantzi handia izan zuen niretzat. Joxan Arze-ren txalaparta eta poemak entzuteak harritu eta' hunkitu ninduen batipat. Orduantxe sentitu nuen biziki kantari berri haien kantak ezagutzeko eta euskal musikaren barnean murgiltzeko beharra.
Ondoren eta soldaduskara joan aurretik Ingalaterrara joan nintzen eta han Simon and Garfunkel bikotearen diskak erosi eta ikasi nituen. Baina han beste ganza bat gertatu zitzaidan - benetan garrantzitsua, hain zuzen musika herrikoiarekin izan nuen harremana. Hemen betiko "Folk-singer"-ak entzuten ziren eta han berriz bazegoen zenbait kantari ezezagun eta oso ona. Ingalaterratik etorri eta soldaduskara joan arte lau hilabete igaro ziren. Bitarte horretan Joxe Mari Zabala ezagutu nuen eta biok maiz elkartzen ginen kantatzeko. Behin Mikel Laboa Iruna etorri zen kantatzera. Hara abiatu ginen Joxe Mari eta ni. Mikelekin inprobisatu genuen pixka bat, baita gero guk eman saio ttiki bat. Hau izan zen nire lehen agerpena jende aurrean.
Z.A. Nolako jarraipena eman zenion zugan sortu zen kezka horri?
T.A. Soldaduska amaitzerakoan kanta zaharren bila hasi nintzen baina betiko kanta-liburuetan. Laster ikusi nuen "Ez dok amairu"k kanta asko eta asko bildurik zuela eta, beraz, heste batzuk aurkitzeko beharrean nengoen
Z A. Geroztik jendearen aurrean kantatzen hasi al zinen?
T.A. Bai. kanta batzuk hautatu nituen, erromantze zaharrak ziren, gure herriaren nortasuna azaltzen zutenak nolabait. Hasi nintzen kantatzen, baina jaialdi gutti eman nuen ez nengoen oso pozik eta berehalaxe utzi nuen hura. Guttitan egon naiz jendearen aurrean.
Z.A. Beti kantatu dituzu kanta zaharrak. Zergatik? Zer zentzu du zuretzat?
T.A. Nik uste dut kanta-zaharrak argi eta garbi erakusten digutela gure eboluzioa. :Jendeak badaki kanta hauk liburuetan daudela, baina askotan ez -ditu.kantatzen eta ezagutzen Kanta zahar bat azaltzeak, baditu boste posibilidade batzuk, esaterako. jende: eta kantaren artean harrernan berri bat lor daiteke. Gainera kanta zatar bat kantatzean zure nortasuna azaltzen duzu nolabait. Herri batek brere iragana, berraurkitu behar du.
Z.A. Lan horretan jarraitzeko asmorik ba al duzu?
T.A. Bai, nik kanta-zabarrak,ez,ditut ahoz-aho ikasi. Zuberoan jaioa izan banintz nire influentziak euskaldunak izango liratelke,.baina ez,da honela eta orain gure iturrietara jo beharrean nago. Kanta-zaharrak aztertzen ari naiz. Hemendik lortzen dudan infomazioa jakintza. biburtu. nahi dut eta poliki-poliki giro kreatibo bat lortu., Horretara iritsi nahiean nabil, hori lantzen, eta ziur aski hurrrengo diska kanta-zaharra kosatuko dut. Hau lortzen ba dut nik uste niere kanteek behar duten kutsua izango dutela
Z.A Duela hiru urte "Olaxta" grabatu zenuen. nola,osatu zenuen lan hau? -
T A. "Olaxta" grabatu nuenean beste gauza batzuk egiten. nengoen. Kanta hauk hiru urte lehenago bukatu nituen, beraz, bazegoen desfase bat. . Diska, honen erresultatuarekin ez. nago oso pozik,: eta ,nirea izan zen errua. Nik sinfonia bat edo horrelak, zerbait egin nahi nuen, hitza beharbada .handi xamarra irudituko da. Itsasoa beti rnaitatu dut eta omenaldi bat- eskaini nahi nion berari eta bere jendeari. Baina ez zen nik nuen bezala atera.
Z.A. .Baina gero Jarraitzeko indarrak atera zenituen...
T.A. Bai, gero Whitman-en poemekin hasi nintzen. Whitmanen obra 68an, aurkitu: nuen eta :oso iriteresaturik ihardun nuen lan honetan. Poema batz hautatu nituen eta ,kantek itxura pixka bat hartu zuten.,Garai hartan musika hobeagotu behar nuela sentitzen, nuen. Horretarako lagun musiko batzuren bila hasi nintzen. Horrela sortu zen "Haizea".
Z-Nola baloratzen duzu `'Haizea": taldearekin eginiko lana?
T.A. Nik:. hasiera batetan musiko batzu nalhi nituen, baina azkenik ni beste bat gehiago izan, nintzen. "Haizea"n. Han nire, behar musikalak ase nituen, nire musika hobagotu eta uste dut azterketa sakon bat egin :genuela folkloreaz. :Hori izan zen niretzat "Haizea".
Z.A-.Zergatik irten zinen "Haizea"tik?
T.A Nire ez zaizkit mugak atsegin, mugak do loturak. Elkar lanean pexka bat mugaturik sentitzen naiz eta ni ere indibidualista xamarra aiz. Bestalde, "Haizea" Whitman-en kantak egiteko osatu nuen eta zalantzak izan genituen, lan bat edo beste kaleratu behar baitzen, baina azkenik diskan beste lana azaldu zen.
Hori zen "Haizea"ren lana. Gainera Whitman-en kantak oso pertsonalak iruditzen zitzaizkidan eta nere aldetik grabatzea erabaki nuen. Ez nuen talde berri batarduratu nahi ez baitziren talde baten lanak, nahiz eta "Haizea", Whitm-en kanta bazuri arregloak egin.
Z.A.Zenbat denbora igaro duzu diska berri hau prestatzen?
-T.A. "Belar hostoak" izeneko diska hau bi urteko desfasearekin kaleratu da. "Olaxta"-ren kasuan gertatu zen bezala. Orain pixka bat ornitu dut baina ideiak lehengoak dira.
Z.A.Zergatik Whitman-i buruz?
T.A. Ez dakit ongi, baina bere poesia oso sakona iruditzen zait eta nolabait asko identifikatzen naiz bere munduarekin. Esate daiteke Whitman-ek ukitzen dituen gaiak nire gaiak direla: natura, abereak, ametsen mundua, maitasuna e.a..
Z A Uste duzu dska honekin pauso bat aurrera eman duzula?
T.A. "Olaxta"rekin gonbaraturik baietz uste dut, baina nik ez dakin ona ala txarra den, ez baitakit hau bereizten. Jendeak entzungo du ala ez, baina hor dago hire lana. Kritikoen iritziak ere ez naute gehiegi kezkatzen
Z.A. Ongi al zaude "Xoxoa" diska-etxean
T.A. Bai, oso ongi. Lagun artean. lan egiten dugu, eta ez dago inongo arazorik gure artean. Elkar laguntzeko gogoa dugu.:Bizitza luze bat opa diot diskaetxe honi.
Z A Nola ikusten duzu gaurko euskal musika?
T.A. Posibilitateak ikusten dizkio! Poeta berriak sortzen ari diren bezala, kantarisk sortuko dira. Halere oraindik ozopo gogorrak jasan beharko ditugu,-:betikoak bestalde. Baina uste dut badagoela etorkizuna.
Z.A Hemendik aurrera jai-aldietan kantatuko al duzu?
T.A. Ni ez naiz kantarien zirkuloetan, ibiltzen eta gainera oso zaila egiten zait jendearen aurrean kantatzea. Ni ez naiz sekulan montaje handietan sartuko, beharra sentitzen dudanean grabatu edo kantatuko dut, baina besterik ez
P.LIZARRALDE
32-33

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakARTOLA2
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazARTOLA2
EgileezLIZARRALDE1Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude