Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1977-01-16 -- 721.zenb

Jose Antonio Altuna Gallastegi eta Valentin Lasuen

Administrazio Mota Berri Baten Bilakuntzan

argazkia

Arrasate eta Zaldibarko alkateei elkarrizketa

Administrazio Mota Berri Baten Bilakuntzan
Arrasate eta Zaldibarko alkateak mintzo
Lehengo astean, 14 eta 15 orrietan, Arrasate eta Zaldibarko alkateekin izandako elkarrizketa inprimategiko "sorginek" nahasi egin zuten. Hona nahasitako zatia zuzendurik. Barka arren!

Z.A.-Dirudienez, milioak dabiltza gero hor dantzan, Ekonomi arazoa nola duzue planteaturik?

Biztanlegoaren arauera
V.L.-- Baremo batzu jarririk. ditugu, eta hoien neurrian eta zerbitzuen arauera, hiri bakoitzak ordaintzen dihardu, oraingo rnantenimendu zein geroztiko inbertsiotarako.
Asmorik badugu, gestio eta ordainketa guzti honetaz arduratuko den bulegoa Astolako Hauzitegi zaharrean jartzea.
Honelatsu, etxe berean bilduko liratek ('crediaga Elkartea eta Durangaldeko mankomunitatea, sasoi bateko erakunde juridiko eta administratiboak bertan bateratuz.
J.A.A. -- Deba Garaian, udalen diru iturriekin kontatzen dugu batez ere, biztanleen arauera, noski. Esan beharra dago, mankomunitateak zerbitzu orokor batzu eskaini ahal izango hituela, eta biri bakoitzak erabaki beharko duela gero zer zerbitzu komeni zaion, eta zertara apuntatzen ,den.
Bestelako diru laguntzei bagagozkie, subentzio ofizialak, Estatuarenak zein Diputazioarenak, lortzeko bidea egin behar dugu. Administraziozko Lege Berria oraindik aprobatzeka dago, eta honek ere zerbait erakarriko du. Bestaldc, administrazio mota autonornoago batera joko badugu, oraintxe hasi behar dugu gertatzen. Orain taxutzen dihardugun hainbat asmo ez da agian bapatean praktikan egia bilakatuko, baina, segurutik, oraingo pausuak aprobetxagarri izango zaizkigu laster batetan. Atea irekitzen duten egunean, lehenengo ilaran egon nahi genuke behintzat.
Guzti honegatik, elkartu beharra duu. Nork bere aldetik, gauza guti egin dezakegu. Batuz gero, ordea, indar bat izango dugu, edozein kultur, politik zein irakaskintzarekiko eginkizunetan. Eskualde mailako plangintzak egin behar ditugu, eta behar denarekin zuzenki kontzertatzera iritsi. Zergatik ez ?

Z.A.-- Valentinek orain dela ehun urteko Gerediaga amesten du, nonbait, eta Jose Antoniok, berriz, autonomia aipatzen du. Administrazioari buruz hasi eta, maldaz behera gaiz ez ote gara pasatu?

Euskal Herriari beira
VL. Nik uste dut udalak ez direla, ez, gaur egun, politikan sartu behar, baina lehenik politikaren mugak erabaki behar genituzke, guk praktikan eraman dezakegun administrazio rnota inguruko politikari lotua baitagokio erabat. Gure lanak Euskal Herriari begira izan behar du.
J.A.A.-- Are gehiago. Gaur egun, amnistia, foru berriztapena eta autonomia eskatzeagatik, politika egiten ari garela esaten badigute, ba... politikoak izango gara.
Baina kontu izan gure eskakizunak ezin dituela ezein aldergik beretzat hartu, gureak. Herriarenak baitira.
Udalen ordua
Une honetan, udalek zerbitzu handi bat eskaini diezaiokete Euskal Herriari, eta zeregin horri ekin behar diote. Udalek momentua bizitzen ari gara. Udalek, beste edozein alderdik baino gehiago elkartzen gaituzte gaur euskaldunok. Nik behintzat jendea pozik ikusten dut inguruan, eta bultzaka. Udalen ordua da, gure zeregina betetzen dugunean alderdiei pasatuko diegu txanda.
17

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Pertsonaiaz\LASUEN1
Pertsonaiaz\ALTUNA3

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan