1976-01-04 -- 669.zenb
Debako Batzordeko Patxi Aldabaldetreku, Karmelo Urdangarin eta Jose María Izagari elkarrizketa.
Nuklear zentralaren aurka Deban sortutako batzordeak badu noski hitzik arazo honetaz. Bera izan da hauzi hau azaldu zenez gero, urre-urretik jarraitu izan duena. Patxi Aldabaldetreku, Karmelo Urdangarin eta Jose María Izaga dira mintzo. Herri kontzientzia eta erantzukizun soil-soil batez hauzi honi ekin zioten arren gaur egun espezialistatzat jo ditzakegu nuklear gaiez, ez bait diete alferrik horrenbeste ordu eta ardura eskaini. Nolabait esatekotan, Patxi dugu kutsaduraz ikasia, Karmelo lege alderdiari dagokionez, eta Izaga koordinatzaile eta gestiolari isila. Dena dela, ez dugu gai batez edo bestez espezialistak direlako elkarrizketa hau muntatu, Nuklear Zentralaren arazoak Deban sortarazi duen giza-mugimendu bereziaren lekuko apartak diren aldetik baizik.
Deban kokatzearen aurka burrukatu gara
KAZETARIA.-- Noiz sortu zen Nuklear zentralaren aurkako herri-batzordea?
URDAGARIN.-- Batzorde hau, urtarrilean (1974), gazteen zentroan eratu zen biltzar baten ondorio izan zen. Biltzar hura alkateak prestatua izan zen, hainbat arazo herriaren aurrean azaltzeko asmotan. Orduantxe proposatu zenez, batzorde hamabi pertsonak osatuko zuten, artean hautatuak, eta gainerako 1aurak Udalxeak izendatuak.
K.-- Zer planteamendurekin sortu zen batzorde hori?
U.-- Planteamendu guztiz xinpleekin. Kontu izan, hasera batetan, inork berria zen debatar guztiontzat, denetariko iritziak entzuten ziren eta iritziok osatuz ata sakonduz joan ziren, arrazoiak argituz eta indartuz, baina beti ere planteamendu garbi eta errazez, hau da, batzordea ez doa Estatuaren kontra, edota administrazioaren kontra, zentrala eraki nahi duen entrepresaren kontra baizik. Eta administrazioari eskatzen zaiona zera da, ez diezaiola baimenik eman.
K.-- Eta ondorioak?
U.-- Bueno, bistan dena zera da, gutienik atzeratzea lortu dugula. Zenbat denboratan? Zer pasatuko den? Ez dakigu.
K.-- Eta noiz agertu ziren Deban ikurrak, txartelak eta bestelako herri-espresabide hoik? Noiz kanpora zen inguruko herrietara?
A.-- Ba, urtarriletik ekainera arteko epean. Batpatean azaldu zen eta, berehala, inguruko herrietara Debako eragina zabaldu. Hamalau izan ziren ofizialki kontra altxatu ziren udaletxeak. Lehenengo aldiz da, seguro asko, horrenbeste herritako udaletxeak entrepresa pribatu baten proiektoaren aurka ofizialki bat egiten dutela.Guztiz bakana eta esankorra da postura hartze hau, gure Herriak bizi ohi duen giroan, gainera. Giza-kondizionamendu apartak gertatu dira arazo honen inguruan.
K.- Bakoitzak problema hau beretzat hartzeak edota beste era bateko kontestoan sartzeak ere izango zuen behar bada zer ikusirik. Esate baterako, Eibarren Aranzadi Taldeak eman zuen hitzaldian entzule batek galdetu zuen: «Orduan, azken batez, beti galtzen ateratzen garenok langileak gara?
U.- Bueno, horrek ez du erremediorik. Guk hamar edo hamabi hitzaldi eman genituen, eta gehienetan entzun genituen gaiarekin zer ikusirik ez zuten galderak, guk erantzun ez genitzakeenak gainera. Hitzaldi guztien berezitasun bat hori izan zen, gaiarekiko iheskeria. Gaia ondo ez ezagutzeagatik edo aukera aprobetxatzeaz intentzio guztiarekin, halako derrote politiko batez edo bestelako batez agertuz. Hainbatetan guri ez zegozkigun galdera bihurriak eta enbidoak nola hala eutsi behar izan genituen. Giro hori ez genuen guk sortzen, hori hor dago. Bakoitzak nahi duena pentsa dezake, baina kasu konkretu honetan arazoa bat da eta ez beste, Nuklear Zentrala Deban.
Bai, hori hor dago, bai. Baina gertatzen zena zera zen, zentralaren arazoa aztertzeak beste edozenbat arazo gogarazten zituela. Hau da, zentral problema, beste hainbat problema handiren zorroa bihurtzera iritsia zen, dela kutsaduna, satsadura, neurri gabeko industrializazioa, inorekin kontatu gabe goitik behera egitea, etab.
K.- Debako Nuklear Zentralaren aurka burutu duzuen protesta programa zertan datzan da, agian, argitu behar litzatekeena.
U.- Gure jokabidea garbi dago puntu horri buruz. Gu ez goaz nuklear indarraren aurka, eta ezta zentralen aurka ere. Gu Deban nuklear zentral bat eraikitzearen kontra goaz. Ez gara bestelako gaietan sartzen, nuklear indarrik behar den ala ez, arriskutsua den ala ez, etab. Sar gintezkeen hori eztabaidatzen ere - makinatxo bat ordu iragan bait dugu horretan ere -, baina ez dugu nahi. Guk eztabaidatzen dugun puntu bakarra zera da, nuklear zentral bat eraikitzeko Debako lurra toki egokia izatea, alegia.
Jakina, gure planteamendua ez da hainbat kazetarik nahi lukeen bezain espektakularra, eta... ez dagonetik ere atera nahi... Guk uste dugu, berriz, lurralde «urbano»tan zentralik nahi ez izatea berez dela arrazoitsua, ezer handitu edo gutitu gabe, eta demagogia egiteko premiarik gabe. Kontuz ibili beharra dago zer esaten den, Iberduerokoak entrepresa handiak zuzentzen ohiturlk daude, eta hainbatek gure izenean aipatzen diharduen argudiotxoak berehala botako lituzkete hankaz gora.
K.- Beste halnbatek, berriz, nolabaiteko «localismo» bat salatu izan du zuen ekintza aipatzean...
U.- Bueno, guk hasera haseratik Deban kokatzearen aurka burrukatu gara, horixe izan bait da gure zeregina debatarrak garenez.
K.- Bizkaitar batzuek «chauvinismo» kutsu bat sumatu omen dute...
A.- Lekeitioarrekin batera batzarre asko egin dugu. Egundoko borondatea ikusi dugu batzuengan, eta alferkeria, aldiz, beste zenbaitengan. Ez dutela astirik eta...kontxo, eta besteok? Talde mailan lan guti egin dute benetan.
K.-Zer Iritzi da nagusi gaur egun Deban?
I.- Seguru asko, baldin inkesta bat egingo balitz, denak edo gehienak behintzat zentralaren aurka mintzatuko lirateke. Honek ez du esan nahi aldekorik ez denik. Aldekorik ere bada, guti baina bada. Hala ere, ez dut uste inork bere burue aldekotzat azalduko lukeenik. Udaletxean ere baziren alde zeudenek, eta kontrako erabakia hartu bazen," herriarekin batera" joategatik izan zen.
L. A. Aranberri
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa