Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-16 17:39:38
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-09-13 -- 2197.zenb

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Ohi bezala, koadrila guztiak beren prestakuntzaren gailurrera estropadaz estropada abian datoz. Ohi ez bezala, kanpokoak bertan gelditzen dira kontzentraturik sailkapena xede. Iragan hurbilean dozena erdi estropada besterik antolatzen ez zirenean, ekainean hasten ziren koadrilak osatzen bailaraka. Orduko traineruek beren bailararen ordezkaritza tradizio handieneko herriari ematen zioten. Egun, klubek ordezkatzen dute izena, eta zenbait izan baten bila dabil bere uretan hazitako arraunlariak bereganatu ezinik. Profesionalak batzuk, ohiko eran gehienak, denak ere hamaika hilabete prestakuntzan. Normaltzen doa arraunlaritza, saskibaloian, eskubaloian eta aurki kirol profesional guztietan bezalaxe, esponsorraren izenpean izana mantendu nahian. Iragan hurbilean estropalari gehienen izenean, Kontxarenean, hainbat prestatzaile eta lemazain koadrila osatuz prentsaren aurrean presoekiko beren atxikimendua adierazi nahi izaten zuten, inguruaren pozerako. Hondar urtetan, haizea esponsor edo, airatu dira eta ez dute erakutsi horrelakorik, jada puntako kirolarien autismoak harrapatu bailituen. Beti bizirik dut erratuko naizen esperantza.

hemeroteka

2196. zenbakia | 2009-09-06
2195. zenbakia | 2009-08-02
2194. zenbakia | 2009-07-26
2193. zenbakia | 2009-07-19
2192. zenbakia | 2009-07-12
2191. zenbakia | 2009-07-05
2190. zenbakia | 2009-06-28
2189. zenbakia | 2009-06-21
2188. zenbakia | 2009-06-14
2187. zenbakia | 2009-06-07

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan