2009-07-05 -- 2191.zenb
Ahozkotasunak erakarrita Gargantuaren sabelera sartu da. Mingainetik tira diogu, guk ere.
Leku bateko hizkerari erreparatuta zer jakin daiteke bertako jendeari buruz?
Dena. Hizkerari erreparatuta baino, hiztun horrek esandako gauzei eta esateko moduei begira, jakin genezake zer pentsatzen duen kultura batek, hiztun komunitateak errealitatea nola bizi duen. Hizketa-ekintza sozio-diskurtsiboa da, eta horrek esan nahi du komunikatzen garenean sozialki komunikatzen garela. Nolako gizartea, halako komunikazioa. Horregatik, nekazal giroko hizkerak transmititzen duena edo ingurune industrial bateko, hiri bateko hizkerak transmititzen duena desberdina da. Eta genero aldetik ere berdin: desberdina da gizonezko baten jarduna eta emakumezko batena.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa