Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-07-05 -- 2191.zenb

Igandean

Joxemari Ostolaza

Oiartzunen ginen bertako eskolak antolatu Atharratzeko ikastolaren aldeko bazkarian. Bazkalosteko emanaldi laburrari, zuberotarrek plazan emandakora egin genuen. Musikariak, kantariak eta dantzariak. Konpleto. Agerraldi profesional petoa gure gozamenerako. Biharamunean Tolosaldeko Urkizu gaineko pagadi batean Et Inkarnatus harizko orkestrak kontziertoa eman zuen. Anfiteatroan, pinudiak jan ez duen eremuan garo lehorra azpi tapiz eta malkarra eserleku. Behealdean orkestrako musikariak erdi borobilean, gibelago Iruñeko eta Baigorriko gaiteroak osagarri. Hots orekatua pagoen ostrajea biltzaile. Errepertorioa, pieza ezagunez osatua eta tartean Piazzolaren tango jolastiak, ohiko jazz zaleen asegarri. Bukaerarako, Ana Otxoak bere ahots landuaz eta bereziki bere teknikak ahalbidetzen zion indar espresiboz pagadia antzoki bilakatu zuen. Plazer bat bertaratu ginenentzat. Miel Zeberio zuzendariak joan den hamar urtetan eginiko kontziertoen laguntzaile konplizeak publikoki eskertu zituen. Izen bi baino ez ditut gogoan, Antxon Bandres eta Pako Etxeberria, bestelako merituak medio ezagunak. Bestelako mundu bat posible da.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan