Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-07-05 -- 2191.zenb

Jakoba Errekondo

kardoaren lore ziatzaileak

Sugandilak lagun ditudan leihotik begira, ubel agertzen dira kardoaren lore ziatzaileak, Cynara cardunculus. Begirako estetikan ubelak ez du, nire leihotik, laranja kolorea baino lagun hoberik. Neguan maizago ikusten dira bi koloreok elkar hartuta, bioletak (Viola sp.) nahasiz edo haien artean idi-bihotzak, tulipak, jarriz (Tulipa sp.).

Sasoi honetan, leihopean bertan dut, lorez mukuru finolatzen da estrelitzia edo paradisuko txoria, Strelitzia reginae. Hego Afrikatik ekarritako landare honek lore bakoitzean du kolore joko hau. Jokoa hosto urdinxkek panpoxten dute. Geurean, txoko eguteretan galanki loratzen da eta, bero zalea izaki, pagotxa ederra datorkio klima aldaketarekin. Egundo ez bezala ikusiko da aurrerantzean lore dotore hau, baratzetan bezala sortetan, pitxerkadaka.  

Harantzaxeago, ubel garatzen den karduak hosto urdin-urdinak ditu, gris argi argiak. Goiko ubel morea eta barreneko laranja kolorearen tarte paregabea da urdin hau. Beheko ilenak (Calendula officinalis) margotzen du laranja. Solstizio sasoi honetako ikuskizunetako bat.

Izenetik badu ilenak: baltsamo-belarra, aingeru-lorea, ebaki-belarra, hilerri-lili... Sendabelar ezaguna da, batik bat azaleko gaitzen kontutan. Hortik baltsamo-belarra, ebaki-belarra eta ukenduetarako lorea erabiltzen denez, aingeru-lorea. Hilerrietan maiz ikusia dela-eta, hilerri-lilia. Paraje beretik ote datorkio ilena izena? Hilena, alegia.

Jakoba Errekondo

Marrubia

Oraintxe da marrubi edo mailukien sasoi betea. Oraindainokoan jan ditugun marrubi eta marrubitzarrak urruti eta landareen bizi-baldintzak behartuta sortuak izan dira. Oraintsu hasiak dira gorritzen bertakoak, bai baratzetako pottoloak baita eguzkiak kilimatzen dituen murko eta penditzetako miko eta txikerrak. Landarean bertan lasai gorritzen utzi eta, goizean goiz, bildu ahala jan; aho-sabaiak aditzen duena ondo gorde garunean, usaimenen karpetan, betiko gogoan tinko  gera dadila....

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan