Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-11-30 -- 2161.zenb

Unai Agirre

Unai Agirre

I

Bi mila ta zortziko
azaroko hila;
hots egin didazue
azaldu nadila...
Pluma eta tintero,
teklatu ta sila,
aldi bat egingo det
gai berrien bila.
 

II

Errimak nahi nituen
itsatsi katean,
bizitza eta xarma
ez doaz batean.
Bizilaguna nola
etxeko atean,
ideia loratu zait
Nazional 1ean.
 

III

Abiatuta ezin
helmugara segi;
eguraldi gurea:
kazkabar ta ebi.
Ordizian labaindu
badira bi elbi…
goizeko zortzietan
Gipuzkoa geldi.
 

IV

Eskubitik barrena
betiko listua!
Besteak atzerako
argia piztua…
lehen korapilo zena
orain kibiztua;
zeinek konponduko du
hemengo kristua!
 

V

Ataskoak irensten
du mantso ta isil,
besterik ezin egin:
orduak bertan hil.
Zortzi metro koadroan,
denak gaude bil-bil;
lau buru, zortzi hanka
ta hamasei gurpil.
 

VI

Alegia ez bosna,
ez launa ez bina...
hemen pertsonak daude
autoak adina.
Eta gogoan hartu
biharko imajina:
armiarma sare bat
asfaltoz egina.

Doinua: “Amerikara noa”.

hemeroteka

2160. zenbakia | 2008-11-23
2159. zenbakia | 2008-11-16
2158. zenbakia | 2008-11-09
2157. zenbakia | 2008-11-02
2156. zenbakia | 2008-10-26
2155. zenbakia | 2008-10-19
2154. zenbakia | 2008-10-12
2153. zenbakia | 2008-10-05
2152. zenbakia | 2008-09-28
2151. zenbakia | 2008-09-21

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan