Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2008-11-23 -- 2160.zenb

Joxerra Aizpurua

Ahuntza

Aurtengo irailean BBCko kazetari batek Indiako Garo-ko baso trinkoan topatutako bi ile igorri zituen Oxford-eko Historia Naturaleko museora, “mande barung” edo “basoetako gizakia”renak izango zirelakoan. Ikerlariek egindako lehen probetan aipatu ileak primate batenak ez zirela ikusi zuten, eta horrek areagotu egin zuen ileen jatorriaren inguruko kezka.

Horrela, ADNaren erauzketari ekin zioten eta Cardiff zein Oxford-eko hainbat laborategitara bidali zituzten laginak. Bi laborategietako emaitzek gauza bera adierazi zuten: ileak ez ziren ez yeti ezta inolako primateenak, baizik eta goral izeneko ahuntz espezie batenak. Gorala, edo Naemorhedus goral, Himalaian bizi den ahuntz espeziea da, eta ikerketa honen eraginez, bederen gorala bizi den eremuaz gauza gehiago dakigu. Yetiak misterio izaten segitu beharko du.

Joxerra Aizpurua

Virent Energy Systems-eko (Wisconsin, AEB) Randy Cortright-ek eta haren lankideek nekazaritza hondakinetatik ateratako azukrea gasolina, diesel eta hainbat produktu kimiko bihurtzeko bidea asmatu dute.

Hori lortzeko prozesu kimikoa konplexua da, baina labur esanda hauxe gertatzen da: hainbat katalizatzaileren aurrean, azukretan aberatsa den ur-soluzio baten molekula organikoak banatu eta birkonbinatu egiten dira, petroliotik erauzten diren substantzien antzekoak sortuz.

Substantzia horiek biomasaren energiaren %95 bereganatzen dute, baina masaren %40 baino ez, eta horregatik oso erraza da horietatik gasolina mota desberdinak erauztea. Gainera, badago oso faktore garrantzitsua: gasolinen erauzketa egiteko garaian ez da kanpotik hidrogenoa gehitu behar; biomasak duena nahikoa da.

Egia da erregai berri horiek, erretzean, karbono dioxidoa itzuliko dutela atmosferara eta hortaz, berotegi efektua gutxitzen ez dutela gehiegi lagunduko, baina hondakinen birziklapenetatik etorriko direnez, balantze orokorra ez da hain negatiboa izango.

Txinako leize batean 190. urte inguruan sortutako estalagmita topatu dute, eta horri esker montzoiek urteetan zehar izandako bilakaera ezagutzeko aukera izango da. http://ttiki.com/1301

Joxerra Aizpurua

Frantziar ikerlari talde batek aurkitu duenez, hesteetako hormetan dauden zelula batzuek, peptido bat atzematean, antigorputzak sortzeko agindua bidaltzen diote beste zelula batzuei. Behin sistema hori ezagututa, medikuntzako aplikazio ugaritan erabili ahal izango da. http://ttiki.com/1302

Joxerra Aizpurua

Gure Lurraren antzekoak ziren eta gure eguzkiaren antzeko izar baten inguruan biratzen ari ziren bi planetak talka egin dute, eta astronomoak orain arte ikusi gabeko gertaera horren datuak biltzen ari dira. Lurrak eta Artizarrak elkarrekin talka egin izan balute bezala izan da, esan dutenez. www.amazings.com/ciencia/noticias/071108a.html

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan