2008-10-26 -- 2156.zenb
Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
Ataun (Gipuzkoa), 1958. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua. Lanbidez euskara teknikaria da Andoaingo Udalean (eszedentzian da). Iragan legealdian Donostiako EAJko zinegotzia izan zen eta 1999tik 2003ra Gipuzkoako ahaldun nagusiaren gabinete buru. EE alderdiko eta Euskal Ezkerrako zuzendaritzakoa izan zen. Zeruko ARGIAn Trikuharria gisa sinatzen zuen 1971-72-73 urteetan.
Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari orokorra
Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) jaio zen 1945ean. Filosofia eta Letretan lizentziatua. Hizkuntza ikasketak ere baditu. Itzulpengintza eta irakaskuntza dira bere lan eremu mardulenetakoak. Dozenaka dira eremu hauetan plazaratu eta itzulitako liburuak. 1998az geroztik Kontseiluko idazkari orokorra da. Eskola eta unibertsitateko irakaslea, itzulpengintza eta literaturaren alorrean sari ugari irabazitakoa. Euskaltzain ugazlea era bada.
Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria
Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaio zen 1973an. Soziologian lizentziatua. Urte luzez Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkarteko dinamizatzaile izandakoa da. SEI soziolinguistika elkartean aritu zen gero eta, 2004az geroztik, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria da. Asmoz Fundazioko Hiznet ikastaroetako irakaslea ere bada.
Carlos Vilches, Soziologoa eta NUPeko irakaslea
Iruñean jaioa 1955ean. Soziologian doktorea eta Taller de Sociología gabineteko zuzendaria. NUPeko irakaslea ikerketa ikasgaietan. “Euskara Nafarroan zertan den” ikerketa soziolinguistikoaren egilea. Honakoa da bere tesi doktorala: “Nafarroako unibertsitarien jarreraren bilakaera euskararen aurrean. 1992-2002”. Epe laburrean “NUPeko ikasleriaren jarrera elebitasunaren aurrean” ikerketa plazaratuko da.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa