2008-10-26 -- 2156.zenb
Hellboy, the golden arm; Wanted; eta Batman, the dark knight izan dira zinema aretoetan ikusgai orain gutxi, eta The Spirit, Dragonball, eta Watchmen etorriko dira hemendik aurrera. Komikietan oinarritutako filmak dira denak, eta Hollywooden indarra hartuz doan joera baten erakusle dira, komikietako pertsonaien bunbuiloz ari baitira betetzen zinemako karteldegiak.
Askotan paperaren edo pantailaren beste aldean nor dagoen galdetzen diogu geure buruari. Nola irakurtzen duzun aldizkari hau. Zuk, bai. Ea artikulu bakoitza bukatuta guri zerbait esateko gogoa geratzen zaizun. Eta ezin dugu galderaren pisuarekin. Erantzuna nahi dugu, zuri begiratuta dakigulako nolakoak garen.
Larraldea, XVI. mendeko etxaldea Senpereko Amotz auzoan. Eta bertan XXI. mendeko mezenas bat, Andoni Iturrioz. Musika kaxa erraldoi bat balitz bezala, zabaltzen den ate bakoitzak kulturaren alor batera garamatza Larraldean.
Juan Gorritik Sarako elizan erretako egurrekin egindako eskultura parea, hormak Auxtin Zamoraren argazki eta poesiez atonduta. Lehen solairuan, ate bat zabaldu eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteko egoitza. Iparraldeko I. Txapelketa hemendik antolatu da. Ondoan, Euskal Herrian Euskarazekoen bulegoa, gaur hutsik. “Hemen beste mota bateko jendea ibiltzen da, badakizu piercingdunak-eta”.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa