2008-10-12 -- 2154.zenb
Luditoys enpresak Kosmojet: Izarretako misioa izeneko mahai jolasa aurkeztu du. Lurra birkonkistatzeko, ezinbestekoa izango da norberaren esku dauden armak tentuz erabiltzea.
Luditoys enpresa sortu berriak hartu du Argia Jolasak-en lekukoa. Kosmojet estrategia-jokoarekin eman du lehenengo urratsa, eta etorkizunera begira egin du. 5777. urtea da. Denbora asko pasa da gizakiek Lurra utzi eta Eguzki sistematik kanpo lau inperio sortu zituztenetik, eta bada garaia etxera itzultzeko. Planeta birkonkistatzea dute xede, baina zibilizazio bakoitzak bere nahia inposatu nahi du eta elkarren aurka borrokan hasiko dira. Gutako jokalari bakoitza inperio bateko komandante-buru bihurtuko da. Misio argia izango du: gainerako zibilizazioei aurre hartu eta Eguzki sistema osoaren jabe egitea.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa