2008-09-14 -- 2150.zenb
Legazpi, 1953. Filosofia eta kazetaritza ikasia. Irakaskuntza, prentsa, irrati eta telebistan aritua. EHUko Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailean ari da egun. Idazle gisa, poesia, ipuina, aforismoa edo saioa landu ditu. Jendaurrean Hizlari (Ahozko) Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua (Alberdania) da bere azken ekarpena. Bertsogintza hurbil-hurbiletik ezagutzen du: “Bertso munduan asko ikasi dut, baina beste horrenbeste ikasi dut irratirako kultur programa bat egiten edo ekitaldi bat aurkezten. Garrantzizkoena mezua norentzat den eta zer lortu nahi dugun jakitea da. Lema hori aplikazio sistematiko bihurtzen baduzu, asko hobetuko duzu” adierazi digu.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa