Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-09-14 -- 2150.zenb

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita

I

DFtik hasi eta
Guanajuatoraino buelta.
Hondartzan egun batzuk eginda
tarteka-tarteka
gora-goraino beteta
ekarri arren maleta
argazki batzuk ekarri ditut
barruan gordeta.

II

Erdian Teotihuacan
beherago Monte Alban
Palenquen gora Chichen Itzara
bidean Ek Balam.
Mayen bideetan hegan
altxor handiak daude han.
Harriek berba egiten dute
ta gainera zelan!

III

Karibearen zaindari
Tulum itsasora adi:
ur turkesei begira poza
emanez bistari.
“Kamarero, zerbeza bi!”
barrua pozik, kantari:
“Gaurko aukera zinez eskertzen
diot bizitzari”.

IV

Chiapas eta Oaxaca
malkoak, gerra, zarata.
Askok ez dauka eskolarako
diru ez zapata.
Nahiz ta zorroztu ezpata,
nahiz kalean eman lata
Mexikon ere gutxik jateko
zatitzen da tarta.

V

Hernan Cortesen konkista
ez zela izan polita,
leku askotan usaindu leike
arreta jarrita
baina euskaldunen lista
errepasatzen hasita
sentitu nintzen txiki, lotsati
eta hipokrita.

VI

Ikusi ditudan gauzak
–berdin zuriak zein baltzak–
garrantzitsuak izango ziren
guztiak niretzat.
Behintzat susmo hori daukat
hala sentitzen dut behintzat:
Nonbait gordeta badaukadala
Mexiko txiki bat.

Doinua: “Haizak hi mutil mainontzi”.

hemeroteka

2148. zenbakia | 2008-08-03
2147. zenbakia | 2008-07-27
2146. zenbakia | 2008-07-20
2145. zenbakia | 2008-07-13
2144. zenbakia | 2008-07-06
2143. zenbakia | 2008-06-29
2142. zenbakia | 2008-06-22
2141. zenbakia | 2008-06-15
2140. zenbakia | 2008-06-08
2139. zenbakia | 2008-06-01

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan