Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Basaurin hausnarketarako unean (Alberto Delgado Fernandez de Ganboa, Euskarabilako kidea)

2008-06-29 -- 2143.zenb

Basaurin hausnarketarako unean (Alberto Delgado Fernandez de Ganboa, Euskarabilako kidea)

Alberto Delgado Fernandez de Ganboa (Euskarabilako kidea)

argazkia

Euskarabila


Ba al dakizu zenbat euskaldun garen Basaurin? Kalean, tabernetan, dendetan entzuten denari erreparatuz gero, banaka batzuk garela uste izango duzu zeuk ere, baina oker gaude: asko eta asko gara, baina gehienetan isolatuta sentitzen gara, ezin dugulako geure herrian euskaraz bizi”.

Kezka nagusi honek bultzatuta, 1995. urtean Basaurin antolatu ziren soziolinguistika jardunaldi batzuen ondoren, bertara hurbildu ginen hainbat euskaltzalek Euskal Herriko zenbait herritan euskararen normalkuntzarako burutzen ari ziren ahalegin eta lanen berri izan genuen, eta, ondorioz, gure herrian euskararen egoerari buruzko gogoeta sakona egitea merezi zuela ikusi genuen.

Basaurin euskaldunok sakabanatuta bizi ginela ikusten genuen eta ezinbesteko jo genuen euskaltzaleak batu, elkar ezagutu, trinkotu eta euskararen erabilera bultzatuko zuen elkarte zabal eta bateragilea sortzea. Euskarari Basaurin esparru berriak zabaltzea eta jorratzea genuen helburu nagusi, bai eta Basauriko euskaldunon bilgune izatea ere.

Ahalegin horretan, gure inguruko elkarte eta erakundeekin elkarlanean aritzeari eman genion lehentasuna, gure udalerrian euskararen normalizazioa lortzeko plangintza baten beharra ikusten baikenuen. Gutxieneko plangintza bat adostea izan da urteotan, une oro, gure jardunaren ardatzetako bat.

Urteetan aurrera egin dugu eta, neurri batean, hainbat ekimen eta egitasmo sendo finkatzea lortu dugula dudarik ez daukagu. Eskolaz kanpoko eta kultur arloan egindako ahaleginez gain, udal agintariei gure udalerriak behar eta merezi duen plangintzaren premia azpimarratu izan diegu behin eta berriro, baina ekimen puntual batzuk adostea izan da orain arteko lorpen txikia. Hala ere, esparru horietan egin dugun lanari esker, Euskarabila Elkartea ezaguna da Basaurin eta, nolabait, euskararen munduko erreferentzia ere badela esan daiteke. Elkartearen bazkide kopurua gorantz doa etenik gabe eta horrek gure inguruan euskara bultzatzeko eta berrindartzeko premia badagoela adierazten digu.

Une honetan, udal mailako plangintza gero eta urrutiago ikusteaz gain, orain arteko ibilbidean lortu ditugun esparru gutxiak ere kolokan ikusten ditugu. Euskararen aldeko urratsak emateko udal agintarien borondate eskasa egiaztatu ahala, ataka honek gure elkartea udal erakundeekiko izan duen jarrera berraztertzera garamatza. Bestetik, Elkartearen beraren barne funtzionamendua eta gure inguruko elkarte edo erakundeen dinamikak aztertuta, oro har herrigintzaren eta bereziki guri dagokigun euskalgintzaren moteltze unean gaudela esan dezakegu.

Basauri bezalako herri batean euskara elkarte batek egun betetzen dituen eta etorkizunean bete beharko lituzkeen funtzio eta zereginez jarduterako orduan, zaila da ezkortasunari ihes egitea, egoerari buruzko hausnarketa eginda, arrazoi ugari eta desberdinak direla medio, aurrera begirako nolabaiteko geldiune batean gaudela sumatzen dugulako.

Hala ere, LARRUN aldizkariak gure egoera eta funtzionamenduaren gaineko gogoeta eskatzen digun ia une berean, Euskarabila Elkartean datozkigun erronka berriei nola heldu eta erantzun hausnartzen ari gara. Batetik, elkartea bera barrutik nola sendotu eta berrindartu aztertzen ari gara, sendotze horrek herri mailan bete behar ditugun bestelako zeregin eta funtzioei behar den bezala ekitea ahalbidetuko digu eta. Bestetik, benetako elkarlana gauzatzeko ahaleginetan jarraitu behar dugula uste dugu, baina, horrez gain, euskaldunoi gure hizkuntzaren egoera hobetzeko beharra sentiaraztea, euskalgintzako eragileak aktibatzea eta zeregin horretan laguntzeko gogoa piztea izango dira gure erronka nagusienak. Sentitu, pentsatu eta ekin! Hitz polit bezain egingarriak izango al dira!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan