Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-29 -- 2143.zenb

Abarrak

Suspensea kanpai-dorrean

Mikel Garcia

Vertigo

Vertigo pelikularen 50. urteurrena bete da aurten; mende erdi Alfred Hitchcock handiak lan hau zuzentzeagatik Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuenetik. Iaz, gainera, munduko hamar pelikula onenen zerrendan sartu zuen Amerikako Zinema Institutuak. Ez dakigu James Stewartek antzezturiko Vertigo famatuak halako ohorea merezi duen, film on asko –eta beste hainbeste txar– pantailaratu direlako Lumière anaiek zinematografoa asmatu zutenetik, baina dudarik gabe Hitchcock britainiarrak ohore guztiak merezi ditu.

Asko gustatzen zaizkigu bere pelikulak –50 baino gehiago zuzendu zituen!– eta hainbat belaunaldi berak sortutako irudiekin hazi gara: Anthony Perkins beldurgarriak protagonista dutxan akabatzen duenekoa (Psycho); eskolatik irtendako umeek jasandako txorien eraso bortitza (Txoriak); ilunpetan bizilagunaren etxeko gertakariak inpotentziaz zelatatzen dituen elbarria (Rear Window), gorpua ezkutatuta duten kutxatzarraren gainean zerbitzaturiko afaria (Rope)… edota, Vertigoz ari garela, filmaren amaierako eszena gogoangarria, kanpai-dorrean. Dena den, askoz luzeagoa da Hitcockek gure kulturari eta ondoren egin den zinemari utzi dion legatuaren zerrenda.

Tipo bitxia omen zen sir Alfred Joseph Hitchcock: zuzendari britainiar obesoa aktoreekin oso posesiboa zen, pelikuletan planoren batean agertzea atsegin zuen eta bere umorea ez zen askoren gustukoa –adibidez, uretara erortzen den neska baten eszena behin eta berriz errepikaraztea edo proiekzio-operadorea katez lotzea, laxanteak eman ostean–. Kontuak kontu, txalogarria da misteriozko filmei egin zien ekarpena, argi-ilunen erabileran, tentsioa islatzen duten planoetan edo amaierara arte intriga mantentzen duten gidoietan. Zerbaitengatik zen eta izango da beti suspensearen maisua.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan