Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-22 -- 2142.zenb

Energiaren aukera

Luis Alberto Aranberri 'amatiņo'

argazkia

Hainbatek idatzi genuen duela zenbait urte Kiotoko protokoloaren atzean ez zegoela zaletasun ekologikoa, lobby nuklearra baino. Alegia, Kiotoren protokoloa ekologismoaren panazeatzat aurkeztu arren, interes nuklearren estrategia besterik ez zela. Beste modu batez esanda, Kiotoren helburu utopikoak ez zirela energia berriztagarrien ildotik etorriko, nuklearraren alternatibatik baizik.

Egun nekez uka ditzake inork: 1. Energia dela munduko ekonomiak duen arazorik larrienetakoa. 2. Eskabide asko eta eskaintza gutxi duen produktua ez dela merkatuko, garestitu baino. 3. Energia fosilak, amaikorrak direnez, ez direla lehengo prezioetara itzuliko. 4. Energia berriztagarriak garestiak direla eta nuklearra, aldiz, merkea.

Eta, honen guztiaren inguruan, ezin ahaztu bi gauza. Bat, energiarik garbiena kontsumitzen ez dena dela. Bi, ekopuntuen arabera, energia-motarik kutsagarrienak, txarrenetik txarrenera, honako hauek direla: lignitoa, petrolioa, ikatza, nuklearra, eguzki-indarra, gas naturala, eolikoa eta minihidraulikoa.

Beraz, aukeran, logikak zera dio: zentzuz jokatzekotan atzekoz aurrera ekin beharko genukeela. Beste guztia nork bere burua engainatzea baino ez dela.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan