Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2008-06-22 -- 2142.zenb

Komikiaren oinarrizko gida

Jon Torner

Komikiaren oinarrizko gida

Gasteizko Krea kultur zentroak Komikiaren oinarrizko gida argitaratu du. Mauro Entrialgo komikigileak dozena erdi trikimailu eta aholku bildu ditu eskuliburu txiki horretan.

Elkarrizketetako bunbuiloetan hitzak behar bezala kokatzeko, testuaren eta marrazkiaren arteko orekari eusteko, pertsonaien keinuak sinesgarri egiteko, onomatopeiekin gustuko efektua lortzeko eta lerro zinetikoak –irudiei mugimendua gehitzen dioten lerroak– zuzen erabiltzeko trikimailuak jaso ditu Mauro Entrialgo komikigile gasteiztarrak Komikiaren oinarrizko gida. Zure istorioak hobetzeko trikimailuak eta aholkuak eskuliburuan. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu du Krea kultur zentroak, eta sortzaile hasiberriei zuzendurik dago bereziki. Dena den, Entrialgok dioenez, edonork ikas dezake zerbait gida horrekin, edo, gutxienez, bi minutuz dibertitzeko balio diezaioke.

Aholku gutxi bildu ditu Entrialgok. Oso praktikoak dira, ordea. “Ibilian ikas daitezkeen plano motak, elipsiak eta beste tentelkeria batzuk ez ditut aipatu. Askoz ere garrantzitsuagoa da, adibidez, hitzak bunbuiloetan zuzen sartzeko zer egin behar den jakitea”, adierazi digu komikigileak.

Teknika kontrolatu ala ez, komikiak marrazteko aitzakia handirik ez dela behar uste du Entrialgok: “Komikiekin asmatutako gauzak konta daitezke, baina ez hori bakarrik. Zuri gertatutako zerbait (jolas parke batera egindako bisita, mendi ibilaldian ikusitakoak...) edo egiten dakizun zerbait (postre baten errezeta...) ere deskriba daitezke, adibidez”. Eta gauzak kontatu, kontatzen dira. Baina ez omen gara horretaz jabetzen, komikiak ihesbide soila direla uste dugulako. “Hori ez da egia. Hizkuntz eskoletan komikiak erabiltzen dira, egunkarietako infografiek komikien ohiko baliabideak erabiltzen dituzte, umore grafikoa komikiaren adar bat da, sekta batzuek komiki bidez erakartzen dituzte jarraitzaileak...”.

Komikien presentzia uste baino handiagoa da, baina irakurle gutxi dituzte. Zergatik? Entrialgo saiatu da gure galderari erantzuten: “Hasteko, kontuan izan behar da liburu eta komikirik irakurtzen ez duen, antzerkira ez doan eta mastekatuta ez datorkion ezer –telebista kasu– interesatzen ez zaion jende mordoa dagoela. Ameba hauek albo batera utzita, liburuak irakurtzen dituzten lagunek batez ere ezjakintasunagatik ez diete komikiei kosk egiten. Pertsona horiei, komikiaren mundura hurbildu nahi izanez gero, adiskide baten edo gidaliburu on baten aholkuei jarraitzea gomendatuko nieke. Komiki denda batera sartu eta zerbait halabeharrez erostea absurdoa da. Inoiz filmik ikusi ez duen pertsona batek, haren harribitxiak ezagutzeko kalean topatzen duen lehenengo zinema aretora sartu eta amerikanada bat ikustea bezala litzateke”.

Body Mind & Soul

Lander Muñagorri

Body Mind & Soul

Azken asteetan Euskal Herrian Body Mind & Soul talde malawiarra ibili da bere musika euskal ikusleei eskaintzen. 2007an Music Crossroads Southern Africa (MCSA) lehiaketa irabazi, eta ostera Europan barna egiten ari diren biraren baitan egin digute bisita. Zimbawe, Mozambike, Malawi, Tanzania eta Zambiako musikari gazteak bultzatzeko ekimena da MCSA, eta Afrikako gazteen kultura eta gizarte garapenerako proiektu nagusia da. HIESak kontinenteko gazteen esperantzak zapuztu ez ditzan, MCSAk tailer espezializatuak antolatzen ditu; parte hartzaileek lasai hitz egin dezakete sexualitateaz, itxaropenaz eta bizitzako gaiez.

guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan