Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Euskal Herriko txotxongilo taldeei buruzko 'Bitxikeriak' bildu dituzte

2008-06-15 -- 2141.zenb

Euskal Herriko txotxongilo taldeei buruzko 'Bitxikeriak' bildu dituzte

Jon Torner

Bitxikeriak

Unima Euskal Herria elkarteak antolatuta, VI. Txotxongilo Eguna egingo da ekainaren 13tik 15era bitartean Sondikan. Hamabi txotxongilo taldek parte hartuko dute jaialdian, horien tartean Tenderete, Erre ke Erre, Azika, Bihar, Antzezkizuna eta Behibi’s konpainiek. Emanaldiez gain, makillatzen eta txotxongiloak egiten erakusteko tailerrak eta artisautza azoka egingo dira Sondikan. Halaber, 14an Bitxikeriak. Andanzas de Títeres y Titiriteros liburua aurkeztuko du Unimak. Euskal Herriko txotxongilo taldeen lana eta bizitako pasadizoak ezagutaraztea du helburu liburuak. Txotxongilo Egunari buruzko informazioa www.txotxongilo.com web gunean kontsulta dezakezue.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan