Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-15 -- 2141.zenb

Abarrak

Bizitza bera bezalakoa (baina trinkoagoa)

Jon Torner

Estafados

Estafados (Tricked)
Alex Robinson / Astiberri (2006)
350 orrialde (zuri-beltzean).

Zineman zein literaturan ohikoa den bilakaera du Alex Robinson estatubatuarraren Estafados nobela grafikoak. Elkar ezagutzen ez duten sei lagunen bizitzak gurutzatuz joango dira, une eta leku berean guztien bideek tupust egingo duten arte. Malas Ventas bere aurreko komikian bezala –hura ere Astiberrik argitaratu zuen–, sei lagun horien eguneroko bizitza erakusten digu egileak. Euren kezka, zalantza, ilusio eta hanka-sartzeak sinesgarritasun handiarekin deskribatzen ditu, AEBetako herritar multzo batek bizi dituen fikziozko gertaerak diren arren. Egia da istorioak aurrera egiten duen heinen pertsonaiek naturaltasun apur bat galtzen dutela, eta narrazioaren erritmoak behera egiten duela uneren batean, baina sei lagun horien urratsak elkar gurutzatzeko moduak eta Robinsonek zein bukaera asmatuko ote zuen pentsatzeak interesa bizi mantentzen du.

Alex Robinsonen azken komikietan elkarrizketek pisu handia hartu ohi dute. Baita plano ertainek ere. Malas Ventas liburuan, horregatik erabaki omen zuen orrialde bakoitzean pertsonaien hankak gutxienez behin marraztea, planoa zabaltzeko. Estafados obran ere elkarrizketa ugari dago, eta protagonisten gogoeta eta oroitzapenek narratzaile papera hartzen dute, pentsamendu bokadilo edo lainoak erabili gabe.

Plano ertainak ere badaude. Gehiegi, aukeran. Komikiaren egitura zurrunegi bilakatzen du horrek, pertsonaien keinuak, elkarrizketak eta istorioa bera freskoak diren arren. Marrazkien kasuan freskotasun horren falta sumatzen da batzuetan, eta amaiera aldeko espiral itxurako irudi kaotikoak salbu, ez dago sorpresa handirik.

“Bizitza ez da hain sinplea. Ez da beti zuri-beltzean”. Estafados komikiko pertsonaia baten hitzak dira. Ez dabil oker, baina bizitza zuri-beltzean koloreztatu daitekeela erakutsi digu Alex Robinsonek.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan