Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Donostian egingo da Haur eta Gazte Literaturako Iberiar Biltzarra

2008-06-08 -- 2140.zenb

Donostian egingo da Haur eta Gazte Literaturako Iberiar Biltzarra

Jon Torner

Haur eta Gazte Literaturako Iberiar Biltzarra

Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra Donostiako Miramar Jauregian egingo da uztailaren 3tik 5era bitartean, Desberdin irakurriz: Haur eta gazte liburua kultura aniztasunean lelopean. Espainiako Haur Liburuen Erakundeak (OEPLI) antolatu ohi du, lekuan lekuko elkarte federatuekin batera. Horien artean dago Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea. Ponentziak, hitzaldiak eta eztabaidak izango dira egitarauaren ardatz. Parte hartuko duten idazle eta adituen artean Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Karen Sands, Veljka Ruzika, Elisa Bonilla, Pedro Cerrillo eta Felix Etxeberria daude. Egitarau osoa eta izena emateko inprimakia www.desberdin-irakurriz.com webgunean dituzue.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan