Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-08 -- 2140.zenb

Bahea

Onintza Irureta

Pako Aristik Euskara salbatzeko dekalogoan, Berrian, esanak: "Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu".

 

Carlos Pérez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak hizkuntza eredu berria kontuan hartuta Berrian esanak: "Agian, B2 mailara iritsi beharrean B1ean geratu beharko dira ikasleak. Finean, euskaraz ikasten dutenek gainontzekoen ingeles gaitasun bera eduki beharko dute. Eta horretarako, daukaten bakartze murgiltze prozesuarekin amaitu behar bada, amaituko dugu".

 
 

Karmele Rotaetxe soziolinguistak El Paísen esanak: "Euskararen kasuan, gaitzena gramatika da. Hori muga objektiboa da euskara ikasi nahi dutenentzat. Horrexegatik, beharbada apur bat erraztu beharko genuke irakasten den euskara, erabilera ere erraztearren. Zergatik derrigortu ‘diezazkiokegu’ eta horrelako formak ikastera, ‘ahal’ aditza erabilita errazagoa baldin bada?".

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan