Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-01 -- 2139.zenb

Jaurlaritzaren bide orria

artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak

Iñaki Antiguedad, Hidrogeologian katedraduna
Bilbon jaio zen 1955ean, Arratia haranean hazia. Geologian lizentziatua eta doktoratua EHUn. Hidrogeologian katedraduna. Leioako EHUn ari da, irakasle eta ikertzaile lanetan. Ura eta ingurumena ditu ardatz nagusi, irakasle eta ikertzaile modura. Garapen ereduen gaineko gogoeta franko egin du, hitzaldi ugari emanez gai honi buruz. Ezker abertzaleko legebiltzarkidea Gasteizen Herri Batasunaren eta Euskal Herritarrok-en izenean. Bizkaiko Batzarretako kide izana. Euskal hedabideetan analista politikoa. Bilbon bizi da.

Xabier Barandiaran, Soziologian doktorea
Ataunen jaio zen 1969an. Deustuko Unibertsitatean soziologiako ikasketak egin zituen eta bertan doktoratu. Unibertsitate honetako Donostiako Campusean Soziologia eta Iritzi publikoa ikasgaiak eman ditu irakasle bezala. CONFEBASKen aritua, baita Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri lan Sailean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Markel Olanoren (EAJ) gabinete burua da. Gizarte ikerketen hainbat libururen egilea da. Euskal hedabideetan analista politikoa. EAJko kidea da. Ataunen bizi da.

Garbiñe Biurrun, epaile eta magistratua
Tolosan jaio zen 1960an. EHUn lizentziatu zen zuzenbidean, Donostiako fakultatean. EHUko irakaslea da. Segurantza soziala eta Lanaren zuzenbidea erakusten ditu. EAEko Justizia Auzitegi Goreneko magistratua da. Epailea da halaber Tolosako epaitegian. Demokraziarako Epaileak taldeko kidea. Ikerketa juridikoari buruzko hainbat lanen egilea. Euskadiko Ezkerrako  kidea  izan  zen.  Egun,  Bakearen  Aldeko Koordinakundeko (BAK) eta Lokarriko kidea da. Euskal hedabideetan analista politikoa. Tolosan bizi da.

Jose Luis Elorza, Soziologian doktorea
Idiazabalen jaio zen 1957an. Geografia eta Historian lizentziatua da. Ikasketa hauek Bartzelonako Unibertsitatean burutu zituen eta antropologian espezializatu. Deustuko Unibertsitateko fakultatean soziologiako doktoregoa egina. Eusko Jaurlaritzarentzat heziketa
eta enplegu aholkulari lanetan aritua da. Gaur egun, aholkulari lanetan ari da bereziki, heziketarekin harreman estuak dituzten lanetan. Txindoki Magazine eta Abaliñe.com. aldizkarien sortzaile eta zuzendari izana. Euskal hedabidetan analista politikoa. PSE-
EEko kidea da. Beasainen bizi da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan