2008-06-01 -- 2139.zenb
Ibarretxe lehendakariak 2007ko urrian egin zion akordio politikorako eskaintza Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari, Ibarretxeren bide orria deitutako ekimena. Proposamena zenbait urratsek mugarrituta dago. Lehendabizikoa, Eusko Legebiltzarreko osoko bileran zehaztuko da datorren ekainaren 27an. Zapaterok ezezko biribila eman dio Ibarretxeri behin eta berriz, maiatzaren 20an azkenekoz. Ibarretxe-Zapatero azken bilera izan eta ondorioz Ibarretxek bi galderak zein izango diren jakinarazi aurretik, ARGIAk lau analista politiko bildu zituen Eusko Jaurlaritzaren proposamena nahiz Zapatero presidentearen jarrera aztertzeko: Garbiņe Biurrun (epaile eta magistratua), Iņaki Antiguedad (Hidrogeologian katedraduna), Xabier Barandiaran (soziologian doktorea) eta Jose Luis Elorza (soziologian doktorea).
Bideoa zurean txertatu
Bideoa zure web gunean txertatzeko 'embed' eremuko kodea kopiatu berau agertzea nahi duzun html orrian. Orri honetara lotura jartzeko berriz, 'url' eremuko helbidea kopiatu.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa