Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-01 -- 2139.zenb

'Idazleak hizkuntza artean' kongresua

artikulu nagusira itzuli
«Atsedenaldiaren ostean oso argi genuen taldearen sustraietara jo behar genuela»

Gelditzeko bueltatu zarete? Zer ikasi duzue taldea isilik egon den bitartean?

Oraindik ez dugu erabaki noiz arte joko dugun. Kaos diskoa kaleratzean konturatu ginen urte asko generamatzala eta inertziak eramaten gintuela. Horregatik, erabaki genuen bakoitzak bere proiektuak garatzea. Hori oso aberasgarria izan da, eta Etsaiak indar gehiagorekin hartzeko gogoa piztu digu. Hatortxu jaialdian esku hartzeko elkartu ginen, gero Gusarock ekimena sortu zen… eta orain disko berria kaleratu eta plazaz plaza aritzeko gogoa genuen. Baina ez dakigu noiz arte jarraituko dugun.

No. Punkarena ezetzaren belaunaldia izan zen. Horretara bueltatu beharko ginateke?

Beltza dago guztia, inoiz baino okerrago. Horrek behar ditu erantzun gogorrak eta protesta. Salbuespen egoeran gaude, eta jende asko isilik dago.

 “Sakonetik badatoz kimu berriak loratzen”. Zer-nolako entzuleak dituzue itzulera honetan?

Denetarikoak. Oraintxe ezagutu gaituztenak; entzun bai, baina orain arte ikusi ez gaituztenak; gure sasoiko batzuk... Ezin gara kexatu, jo eta jo gabiltza-eta.

Disko honek asko du aspaldi ezagutu genuen Etsaiak-etik: RKL, besteak beste.

Lehen aipatutako atsedenaldiaren ostean oso argi genuen taldearen sustraietara jo behar genuela. Eta bai, RKL taldea betidanik asko gustatu zaigu, eta asko erakutsi digu. Nahi eta nahiez eragin horiek irten egiten dira.

Otsoa ardi larruz ohiko soinutik aldentzen da, punk-rockeroagoa da…

Nok taldearekin jotzen genuen, baina ez genuen inoiz grabatu. Horregatik abestu dute Nok-eko bi lagunek. Hala irten zen, eta gustuko dugu.

Non dago piraten altxorra? Zer da Etsaiak taldeak lortu nahi duena?

Altxor bat litzateke Presoak SOS gure kantuetatik kentzea, nahiko nuke halako kanturik abestu behar ez izatea. Baina zoritxarrez beti egongo da presoren bat, beti egongo da norbait…

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan