Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-06-01 -- 2139.zenb

Arrastoak

Nagore Irazustabarrena

argazkia


Saguntoko Antzokia duela hogei urte bezala uzteko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak. 90eko hamarkadaren hasieran zaharberritze lan sakonak egin zituzten erromatar arrastoetan. Marmolezko harmaila erantsi zioten eta ia eszenatoki osoa berritu zuten. Garai hartan PSOE zegoen agintean, bai Saguntoko Udalean, baita Valentziako Generalitatean ere. Orduko oposizioak berritze obrak legez kanpokoak zirela esan zuen, eta hamazazpi urte iraun duen auzia abiatu zen. Egun PPk agintzen du bietan, baina lehen ez bezala, berritze lanak gordetzearen alde ageri da orain. Epaia betetzean, antzokiak zerbitzu kultural berbera eskainiko al du? Eta lanek oraindik eta kalte handiagoa egingo al diete jatorrizko arrastoei? Liskar politiko hutsa bihurtu den honek ez die galdera horiei garbi erantzuten.

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan