2007-09-09 -- 2101.zenb
Manchester-go (Erresuma Batua) unibertsitateko Bill Sellers eta Phil Manning ikerlariek dinosauruen abiadura kalkulatzeko softwarea garatu dute. Animalien tamaina, pisua, eta ibiltzeko era izan dira superordenagailu batez landutako datuak.
Suni Williams astronauta estatubatuarrak aurten hainbat errekor egin ditu, hala nola espazioan denbora gehien igaro duen pertsona eta ibilaldi espazial gehien egin dituena bihurtu baita.
Ekuazio matematiko sinple bat izan daiteke konponbidea, gainpisua izan eta arazo horren berri ez dakiten pertsonentzat. Medikuek ezinbesteko parametrotzat jotzen dute Gorputz Masa-Indizea (GMI). Biztanleen %7 baino ez dira, ordea, indize horren berri dutenak.
Zitori jendearen artean arrunta edo azuzena da, Lilium candidum izen teknikoak azaltzen duen eran, zuri garbienaren adierazle. Ez zaio geurean amabirjinaren lore, San Josefen lili, iondonioane-lili, jondonanelili, jundane eta juane-lili alperrik deitu!
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa