Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Liburutegia

'Aritzona. El roble protector'

Martin Etchart ::Aritzona. El roble protector

Ttarttalo

orrialdeak ::168

prezioa ::12.30€

Euskal jatorria ahaztu duen gazte amerikarra

Arizonan jaiotako euskal jatorriko idazlea da Martin Etchart, The Good Oak nobelaren egilea. Nobela honetan jatorriz euskalduna den hamahiru urteko mutil bati gertatutakoa kontatzen du. José Carte Rípodasek itzuli du gaztelaniara, Aritzona. El roble protector izenburuarekin. Gazteak amerikar petoa izan nahi du, eta ez du ezer jakin bere aitonak eta osabak hainbeste maite duten euskaraz eta Euskal Herriaz. Artzainak izan dira beren bizitza guztian, baina dagoeneko urtetan aurrera egin dute eta gaztearen aitak gelditzen zaizkien ardi apurrak saltzea erabaki du, haien borondatearen aurka. Mutila poztu egingo da aitaren deliberoaz, baina laster damutuko zaio bere zaharrei emandako atsekabea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan