2007-06-17 -- 2093.zenb
Dani Blanco
René Canjura (Nejapa,El Salvador, 1952). Filosofian lizentziaduna. Jaio zen herriko alkate da joan deneko hamasei urtean. Lehenago, gerrillarekin bat eginda jardun zuen El Salvadorreko gerrak iraun zuen hamabi urteetan. 1994an egin zuen lehenengo bidaia Espainiara. 1995ean, Madrileko aireportutik Gasteiza egin zuen zuzenean, Jose Anjel Cuerda alkate zen garaian. “Cuerda oso sentibera zen gurekiko. Dezente lagundu zigun. Beste udal batzuek %0,7 emanez ari zirenean, Gasteizek %1 ematen zuen”. Harrezkero hainbat joan-etorri egin du itsasoz alde batetik bestera, elkartasun laguntza eske. Hemen, hiritarren sosak bildu eta Hirugarren Mundu izenekoan diren failak zerbait konpontzen laguntzen saiatzen da. Hainbat azpiegitura dira ondorio Nejapan: Plaza España dute merkatu baten izena; ospitale bat, Tres Cantos; biblioteka bat, Alcorcon; kiroldegi bat, Vitoria-Gasteiz…
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa