2007-06-17 -- 2093.zenb
“Guri ez zaigu gustatzen salvadortar guztiak AEBetara joan behar izatea. Oso kontu larria da. Europan populazioa zahartzen ari da, jendeak umerik ez dakarrelako. Han, zahartu egingo gara, gaztetxo guztiak AEBetara martxa egiten dutelako. 700 lagunek alde egiten dute egunero gure herrialdetik. Sei, zazpi mila dolar beharko lituzkete AEBetara iristeko eta, aldiz, ehun dolar bildu eta badoaz! Onenean Guatemalaraino heltzen dira. Entzungo zenuen, Heriotzerako Trena. Trena ez da geratzen, jendeak abian dela hartzen du, eta abian dela jaisten da. Elbarri mordoa da ondorioa! Salvadortar askoren errealitatea da hori. Eta, okerrago oraindik, harresia jasotzen ari dira orain AEBetan. ‘Lotsaren Harresia’ diogu guk. Berlingo harresia eraitsi, lotsagarria hura ere, eta zer eta beste harresi bat jasotzen ari dira orain! Erdi Aroko kontuak zirela uste genuen, baina batzuk, gaur egun oraindik, Erdi Aroan baino atzerago bizi dira”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa