Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Orioko errioa (Gipuzkoa)

Iņaki Iturain

Orio eta Oria ibaia

Lehen eta orain, izenean eta izanean, batak besteari hainbeste zor dionez ezin konpreni genezake herria erriorik gabe; ezta errioa herririk gabe ere. Biak ezagutzeko modua da honoko proposamena: Triatloia Oriak Oriorekin bat egiten dueneko eremua ezagutzeko, errioa eta herriaren arteko maitasun istorio bat airetik, lehorretik eta uretatik ikusteko. Parapentean, bizikletan eta arraunean.

Kukuarri mendiko tontorra da herriko punturik altuena. Talaia ederra dago hango gurutzetik, Oteizaren Ama Birjinaren ondo-ondotik. Eguraldi garbiarekin eta prismatikoak hartuta, iparraldean itsaso zabala ageri da, ekialderantz Landetako hondartzak sumatzen dira mugan, eta mendebalderantz Matxitxakoko lurmuturra. Primerako tokia baleak zelatatu eta abisua herritarrei emateko. Gaur, halere, itsasoari bizkar eman eta Ernio aldeko mendiek markoa jartzen dioten koadro ederrari begiratuko diogu. Orio herria eta Oria errioa azalduko zaizkigu oinen pean. Ausartenentzat aukera ederra dago biak, herria eta errioa, txorien ikuspegi berberaz gozatzeko, hegalari, parapente batetik.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan