2007-06-17 -- 2093.zenb
Azzam Al-Ahmed Romane herrixkan jaio zen (Jenin), eta gogoan du hango olibondo bakoitza, hango meskita atzea, eta jolaserako erabiltzen zuten lur puska oro. Herritik alde egin beharrean izan zen, eta Jordanian bizi izan zen OLP (Palestinako Askatasunarentzako Erakundea) sortu eta Palestinara itzuli arte. Sei ministeriotatik pasa ondoren, lehen ministro-orde da Al Fata eta Hamasen arteko koalizioko gobernu berrian. Gobernuko bigarren gizona da, baina Haniyeh ezin denez Gazatik atera, Azzam Al-Ahmedek egiten ditu Zisjordanian lehen ministro lanak.
Duela mende inguru belarra eta egurra eramateko kablea erabiltzen hasi zirenean, ederki arindu zituen horrek mando askoren bizkarrak eta baserritarren buruhausteak. Ernioko egur kableak (1945-1950) bost urte iraun zituen txirrikaren soinu-dardara ateratzen. Ataungo Artaditxulo baserriko Bixente Eskisabel izan zen horren ingeniari artista. Horra bere historia.
Meatzaritzan eta beste zenbait industriatan kablearen erabilera aspaldikoa da. Baserrian ordea, ez da asko garraio modu hori erabiltzen dela. Lehenengo belar kablea 1920 inguruan jarri zuen Bixente Eskisabelek Ataunen (Gipuzkoa). Baserrira ganaduarentzako bazka jaitsi behar zuen Artaditxuloko semeak, eta beste zenbait lekutan materiala airetik garraiatzeko asmatutako kable-sistema bera erabiltzea bururatu zitzaion. Belar kableari kable “loco” ere deitu izan zitzaion, dinbili-danbala jaisten baitzen fardela, kable finkoan behera. Belarra, orbela edo sutarako zotzak jaisteko erabili zuten batez ere, “txirrika” deituriko gurpil baten bidez.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa